Azken eguneratzea: 2011/04/28
Maiatzaren 2tik 8ra arte, Bilboko Zinemaldi fantastikoaren XVII. Edizioa izango dugu Bilbon.
Gazte-txartelak zinemaldiaren saio guztietarako baliagarriak diren 5 abonamendu bikoitz zozkatzen ditu.
Aurten ere, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa ospatuko da bere hamazazpigarren edizioan. Zinemaldiak Golem Alhóndiga zinemetan izango du egoitza nagusia eta maiatzaren 2tik 8ra arte iraungo du. Urte honetan Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako jaialdiak, Australian, Hego Korean, Txinan, Frantzian eta Alemanian ekoiztutako 6 film luze izango ditu sekzio ofizialean eta 15 film labur lehiaketan. Gainera, zinemaldiak azken hamarkadako generoko zenbait klasiko berreskuratuko ditu “Mundua izutu zuten 10 urteak” zikloan. Otxarkoagako Udaltegian emango dira klasiko horiek eta horrez gain, zenbait tailer eta jarduera gehigarri (32,5 Kb) izango dira, jende guztiarentzako irekiak.
Kontsultatu emanaldien programazioa (44,5 Kb). Zinemaldiaren informazio guztia www.fantbilbao.net
Zer zozkatzen dugu:
FANTaren saio guztietarako baliagarriak diren 5 abonamendu bikoitz, nahi duzunarekin joateko.
Nola parte hartu:
Formulario hau bete zure datuekin apirilaren 27ra arte
Non eta noiz jaso abonamenduak:
Bilboko Golem Alhóndiga zinemen leihatilan apirilaren 29tik aurrera zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz
Irabazleak:
Laura Vegas Alvarez. Ana María Arenas Rodríguez. Estíbaliz Fernández Palacios. Javier García Romillo. Imanol Bernal Garrido
Bidali: