Logotipo gazteaukera

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Azken eguneratzea: 2011/10/05

Truke jokoan jolas egizu Gazte-txartelarekin

Lau pertsonak beste Pack Gazte-txartela 2011 lortu dute

Myriam Liberal Lozano, José Ramón Olazabal Soto, Iñigo Cortazar Elías e Itsaso Bartolome Yarza, beste Pack Gazte-txartela 2011 lortu dute. Zorionak!


Uda honetan zuretzat eta zure lagunarentzat edo zuk nahi duzunarentzat, Gazte-txartela 2011ko beste Pack berri bat lortzeko aukera izango duzu. 

Gustatuko litzaizuke Pack-ean proposatzen dizkizugun jardueretakoren bat errepikatzeko aukera izatea eta jada ez zaizu kupoirik geratzen? 

Surfeko beste ikastaro bat egitea, Donostiako Aquariuma berriro bisitatzea, beste Kart-lasterketa bat egitea, hainbeste gustatu zitzaizun nekazal turismo hartan ostatu hartzea, presaz bisitatu behar zenuen museo horretara bueltatzea, Txuri-Urdinean berriro patinatzea edo nahi duzun jarduera lagunarte hoberenarekin errepikatu nahi baduzu, hona hemen zure aukera! Orain Gazte-txartelarekin zuretzat eta zuk nahi duzunarentzat Gazte-txartela 2011ko beste Pack berri bat lortzeko aukera izango duzu.

Nola eskuratu: 

Horretarako, oraindik Gazte-txartela ez duen lagun bat hartu eta Gazte-txartela egiteko konbentzitu ezazu. Horrela, biok jasoko duzue Gazte-txartela 2011ko beste Pack berri bat (bat bakoitzarentzat). 

Horretarako eskabidea bidali behar duzu zure datuak eta zure lagunaren NAN zenbakia eta emaila jarriz irailaren 18a baino lehen.

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du. 

Aprobetaxtu aukera paregabe hau, udaz gain, urte osoa daukazu Gazte-txartelaren packarekin gozatzeko eta!

Gazte-txartelaren Packa

 

 

 

 

 

 

 

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook
  • Twitter
  • tuenti
  • Youtube