Azken eguneratzea: 2011/06/13
Asier Samaniegok eta Maite Frailek, laster kontatuko dizkigute sei gazte hauen Interrail esperientziak Europan zehar.
Gorka Zarate Martínez, Jon Uria López, Helena Soler Alonso, Martxel Makatzaga Arotzena, Nuria Arroyo Gonzalez eta Oihana Corrales Zuifaurre dira 22 egunetarako 6 Interrail txartelak irabazi dituztenak. Gastu guztiak ordainduta izango dituzte eta uztailean gozatu ahal izango dute bidaia.
Bidaian zehar, 6 pertsonen taldea ikus-entzunezko teknikari batekin- Asier Samaniego-, eta kazetari batekin -Maite Frailerekin batera joango da, Europan barrena Gazte-txartela erabiliz eskuratutako abantailak kontatzeko eta baita haien esperientziak, pasadizoak, ikusitako lekuak eta abar kontatzeko ere.

Oraindik txartelik ez badaukazu, hemen eska dezakezu.
Nola parte hartu:
Formularioa zure datuekin bete (NANa, jaiotze-data eta erantzunaren atalean idatzi “I Low Cost”)
Epea: Maiatzak 8 arte. Partaide guztien artean, lurraldeko bi pertsona hautatuko ditugu ausaz. Zozketaren irabazleen taldeak bere bizipenak kontatzeko, bidaiaren tarte batzuetan ikus-entzunezko teknikari bat eta kazetari bat ondoan izango ditu, gero taldearen bidaia-kronika bideoblog batean Interneten ipintzeko.
Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei, jakin behar dituzun baldintza batzuk ezartzen dizkie. Parte hartu nahi baduzu baldintzak onartu behar dituzu nahitaez.
Maiatzaren 22an zozketaren irabazleen izenak Gazteaukeraren Facebookean eta Gazteaukera webguneko berrien atalean argitaratuko ditugu. Saridun suertatzen bazara, zurekin harremanetan jarriko gara saria eskuratzeko jarraitu behar dituzun argibideak jakinarazteko.
Egin klik “gustatzen zait” Gazteaukerak Facebooken duen orrian
Bidali: