Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazte-txartelaren zozketa eta lehiaketetan parte hartzeko baldintzak


Baldintza orokorrak
Parte hartzeko bidaltzen diren sortze-lanen
Datuen isilpekotasuna

Parte hartzeko baldintza orokorrak

Zozketa edo lehiaketa bakoitzean propio ezartzen diren betebehar bereziak alde batera utzita, eta kontrakoa berariaz adierazten ez bada, hauek dira Gazte-txartelaren zozketa-lehiaketetan parte hartzeko baldintza orokorrak:

  • Parte hartzaileek Euro<26 Gazte Txartela eduki behar dute, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte-txartela edo estatu mailan edo nazioartean homologaturiko gazte-txartelen bat.

  • Titular bakoitzak behin baino ezingo du parte hartu zozketa edo lehiaketa bakoitzean.

  • Aldian-aldian eta etenik gabe errepikatzen diren zozketa-lehiaketetan (adibidez hileroko zinemarako sarrera-zozketak) lehentasuna izango dute aurreko edizioan saririk eskuratu ez duten titularrek. Lehenetsitako horiek eskuratu ez dituzten sariak aurreko edizioan saridun gertatu direnek lortuko dituzte.

  • Parte hartzeko, oro har, e-mail bat bidali behar da gazteria@ej-gv.es helbidera, eta bertan adierazi zein zozketa edo lehiaketatan parte hartu nahi den, parte hartzailearen datu pertsonalak atxikita. E-mailarekin batera, hala badagokio, eskatzen den erantzuna, argazkia edo sortze-lana erantsi behar da.

  • Edozein kasutan ere, hauek dira Gazte-txartelaren edozein lehiaketatan parte hartzeko beharrezko datuak: izen-abizenak, NAN eta harremanetarako telefonoa. Horiek gabe, zuzenean baztertuko dira parte hartzeak.

  • Aurreko atalean adierazitako datuak pribatutasunaren alorrean indarrean dauden lege-arauek ezartzen dutenari jarraiki erabiliko dira (geroago azalduko dira lege-arau horiek). Bakar-bakarrik zozketa-lehiaketako sarien babesleei jakinaraziko zaizkie, ez beste inori. Hala eta guztiz ere, babesleei ere ez zaie inolako daturik emango baldin parte hartzaileak parte hartzeko unean halaxe eskatzen badu.


Parte hartzeko bidaltzen diren sortze-lanen (testuak, argazkiak, bideoak eta abar)  ingurukoak

Zure bizipenen kontakizuna, argazkiak, bideoak edo dena delakoak bidaltzeak zera dakar: zuzenean baimena ematen diozula Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari dokumentu horiek erabiltzeko eta zabaltzeko datozen 5 urteetan, bere esku dituen hedabideetan (Gazteaukera  gazte-webgunea,  bloga,  aldizkari digitala…) nahiz bere programak eta zerbitzuak ezagutarazteko prestatzen dituen gainerako publizitate-materialetan argitaratuz. Gazteria Zuzendaritzak bizipenaren kontakizuna eta argazkiak argitaratzen dituenean, egilearen izena aipatuko du, eta beti ere irabazi-asmorik gabe erabiliko ditu. Bestalde, zure kontakizuna eta argazkiak erabili eta zabaltzeko baimena emateagatik ez duzu inolako ordainik jasotzeko eskubiderik izango eta Gazteria Zuzendaritzak argitalpen horiek irabazi-asmorik gabe erabiliko baditu.


Gazteria Zuzendaritzak ez du bere gain hartuko argazkian edo bideoan agertzen diren pertsonek egin dezaketen erreklamazioak dakarren erantzukizuna. Pertsona horien onespena eduki behar duzu argazkia edo bideoa bidali aurretik, izan ere lana bidaltzen duena da, ondorio guztietarako, erantzulea. Zu zara bidalitako lanean agertzen diren irudi eta soinuen erantzulea. Gorabehera hori dela-eta erreklamaziorik izanez gero, benetako funtsa duela egiaztatzen bada, erreklamatzailearen esku jarri ahal izango dira bidaltzailearen datuak, erreklamatzaileak bere eskubideen defentsan epaitegira jo dezan (epaile edo epaitegi batek eskatuz gero, nahitaez eskuratu beharko dira datuok, beti).

Zuk bidalitako lana (kontakizuna, argazkia, bideoa, eta abar) edozein unetan webetik kentzea onartzen duzu. Bidali duzun lana kendu nahi baduzu, mezu bat igor dezakezu horren berri emanez Gazteria Zuzendaritzara (Donostia kalea, 1 - 01010 Gasteiz) edo gazteria@ej-gv.es helbidera. 

Gazteaukera webgunearen administratzaileek eskubidea izango dute ezarritako kalitate irizpideekin edo helburuekin beren ustez bat ez datozen kontakizun nahiz argazkiak baztertzeko.

Honelako bideoak, argazkiak, eta testuak ez dira argitaratuko:

  • Hirugarren baten jabetza-eskubideak urra ditzaketen irudiak, hala nola, egile-eskubideak, produktuen markak, patenteak, industriako sekretuak edo isilpekotasuna.
  • Norbait iraindu edo difamatu dezaketen irudiak.
  • Gizabanakoren bati edo ondasunen bati kaltea dakarkieketen irudiak, edo norbaitenganako jazarpena ekar dezaketenak.
  • Norbaiten intimitaterako eskubidea urra dezaketenak.
  • Osagai pornografikoa, lizunkoia edo biraozkoa duten irudiak.
  • Legez kanpoko jarduerak iradoki edo sustatzen dituzten jarduerak.
     

18 urte baino gutxiago badituzu, zure lana aurkezteko zure gurasoen edo tutoreen baimena duzula ziurtzat jotzen dugu. Hala ez bada, gu ez gara egoera horretatik ondorioztatu daitezkeen arazoen arduradun. 

Gogora ezazu zeu zarela bidaltzen dizkiguzun testu nahiz argazkien edukiaren gaineko legezko erantzulea.


Datuen isilpekotasuna

  • Gazteria Zuzendaritzak Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako betekizunak konplitzen ditu.

  • Parte hartzaileek emandako datu pertsonalak isilpean gordeko dira eta datu pertsonalen datu-base automatizatu batean jasoko dira. Horren helburu bakarra titular guztien datuak eguneratuta izatea da, bai eta Gazte-txartela programaren barruan sortzen diren zozketa-lehiaketen barne-funtzionamendua abian jartzea ere.

  • Zozketa-lehiaketetan hainbat datu pertsonal eskatzen dira, web gunean iruzurrak saihesteko.

  • Zozketa-lehiaketaren irabazlea nor den ezagutzera ematen denean, Gazte-txartelaren titularraren izen-abizenak eta bizi den udalerria baino ez dira jakinaraziko.

  • Nolanahi ere, inoiz ez da bestelako datu pertsonalik argitaratuko (helbideak, posta elektronikoak, telefonoak eta abar).

  • Bidaltzen dituzuen datu pertsonalak fitxategi automatizatuetan erregistratuko dira, inprimakian ezarritako eskabideari erantzuna egoki emateko.

  • Gazteria Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du datu pertsonalak beste inori ez lagatzeko, salbu eta zozketa-lehiaketa bakoitzeko sarien babesleei. Hala eta guztiz ere, babesleei ere ez zaie inolako daturik emango baldin parte hartzaileak parte hartzeko unean halaxe eskatzen badu.

  • Eskubidea duzue zuen datu pertsonalen gaineko informazioa eskuratzeko, zuzentzeko edo baliogabetzeko. Horretarako, nahikoa da e-mail bat bidaltzea Gazteria Zuzendaritzara (Donostia kalea, 1 - 01010 Gasteiz) horren berri emanez edo gazteria@ej-gv.es helbidera. 

 

Azken eguneratzea: 2007/10/09