1.1.- Gazte-Txartelaren titularrentzako berariazko asistentzia telefonoak
1.2.-Asistentzia eskatzeko beharrezkoak diren datuak:
- Aseguratuaren izena
- Aseguratua dagoen lekua eta telefonoa.
- Daukan arazoaren deskribapena.
- Poliza zenbakia: Vital Kutxa: 244.957 / BBK: 07632000290 / Kutxa: 244.921

2.1.- Eremu geografikoa eta estaltzen dituenak
Mundu osorako balio du, ohiko etxebizitzatik 30 kilometrotik aurrera hasita.
2.2.- Estaltzen dituenak
- Atzerriko mediku-gastuak.
- Espainian gertatutako istripuen ondoriozko gastu medikoak.
- Gaixotasun edo istripuagatik hotelean luzatu beharreko egonaldia.
- Gaixo eta zaurituen lekualdaketa sanitarioa.
- Aseguratu laguntzaileen itzulera aurreratua.
- Gorpuzkinen garraioa.
- Ospitalean dagoen aseguratuari lagundiko dion pertsonaren garraioa.
- Ospitalean dagoen aseguratuari lagunduko dion pertsonaren egonaldi-gastuak.
- Aseguratuaren itzulera senitartekoren bat ospitaleratu edo hiltzen zaionean.
- Aseguratuaren itzulera ezbeharren bat gertatzen denean.
- Ekipajea bilatu eta aurkitzea.
- Bermeei buruzko premiazko mezuak transmititzea.
- Dokumentu eta gauza pertsonalak atzerrira bidaltzea.
- Dirua aurreratzea.
- Atzerrian eskatzen den fidantza penalaren zenbatekoa aurreratzea.
- Atzerrian behar den asistentzia juridikoaren gastuak ordaintzea.
- Erantzunkizun zibila.
- Salbuespenak

3.- Aseguruaren baldintza orokorrak
Aseguratuak: Gazte-txartela /Carné Joven txartelaren titularrak.
Aseguruari buruzko informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan posta elektronikoko helbide honetan: gazteria@ej-gv.es
