Gazte-txartela Europan balioa duen txartel ofizial bakarra da. 14 betetzen dituzunetik 26 urte bete bitartean erabili ahal izango duzu, eta ez ahaztu, 4 urteko iraupena duela. 2011ko otsailaren 28ra arte hain zuzen ere.
Era berean, 16 urte baino gehiago baldin baduzu, txartelak eskaintzen dizkizun bi aukerez gozatu ahal izango duzu. Izan ere, Gazte-txartela Multi edo Arrunta izan daiteke.
- Multi txartela finantza-txartela da, eta deskontuetarako ez ezik, zorduntzeko ere balio du. Gainera, ez zaizu ezer kostatuko. Hori bai, 16-18 urte badituzu, guraso edo tutoreen baimena beharko duzu.


- Arruntarekin milaka deskontu izango dituzu zerbitzu eta produktuetan, baina ez da finantza-txartela.
 

 
|