Logotipo gazteaukera

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

FAQ. Gazte-txartela dela-eta galdera ohikoenak

Argitu Gazte-txartelari buruzko zalantzak 2 minututan

Hemen aurkezten dizkizugu zuen artean gehien sortzen diren galderak eta, noski, erantzunak.


Zer da 

  • Nork eskura dezake Gazte-txartela?
    14 eta 29 urte bitarteko edozein gaztek eduki dezake Gazte-txartela (30 urte betetzean bajan emango zaio urteak betetzen dituen hila bukatu eta batera).

  • Zenbat irauten du? Urtero berritu behar da?
    Gazte-txartela guztiek 2011ko otsailera arte balio dute, titularrak lehenago 30 urte betetzen ez baditu, orduantxe baja emango baitzaio zuzenean.

    2011ko martxoaren 1etik aurrera egindako Gazte-txartel guztiak 2015eko otsailaren 28an iraungiko dira, titularrak data hori baino lehen 30 urte betetzen dituenean izan ezik. Gazte titularrak 30 urte betetzen dituen hilabetearen epemugan, automatikoki iraungiko zaio Gazte-txartela.

  • Nahitaezkoa da Euskadikoa izatea Gazte-txartela edukitzeko?
    Euskadikoa izatea ez da beharrezkoa; bai, ordea, egoitza bertan edukitzea. Gazte-txartelaren titularra izateko betebeharrak bi dira: 14 eta 29 urte bitartean izatea eta egoitza EAEn edukitzea.

  • Nahitaezkoa al da kontu korronte bat edukitzea  Gazte-txartelaren titularra izateko?
    Gazte-txartela eskuratzeko, ez da beharrezkoa kontu korronte bat izatea, ezta irekitzea ere Gazte-txartela eskuratzeko momentuan.
  • Zer Gazte-txartel mota eska ditzaket?
    Gaur egun Gazte-txartel mota bakar bat dago, zerbitzu finantzariorik ez duen Gazte-txartela, baina lehen bezala, Gazte-txartel berri honekin, eskaintzen dituen abantaila guztiak baliatu ahal izango dituzu, lehen bezalaxe.
  • Zein da Gazte-txartela programaren erakunde edo organo arduraduna?
    Gazte-txartela programaren organo arduradun bakarra Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Saila da. Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Sailak erakunde pribatuekin (saltoki, enpresa eta abarrekin) eta banku-erakundeekin (Kutxa, BBK eta Vital Kutxarekin) dihardu lankidetzan, programa burutzeko eta gazteei haien deskontuak eta abantailak eskaintzeko.
  • Zenbat balio du?
    Gazte-txartela eskuratzeko bost euro baino ez duzu ordaindu behar.


Hasierara joan

Nola eskuratu

  • Zer egin behar da Gazte-txartela lortzeko?Honako pausoak jarraituz, zure txartela lortu ahal izango duzu: sartu  Gazteaukeran, eskabide orrian  datuak bete, eta sortzen den pdf dokumentua inprimatu ostean, Gazte-txartelaren laguntzaile den edozein finantza entitateren bulegora eraman. Bertan bost euro ordaindu eta txartela emango dizute (ikusi urratsak ).

  • Internet bidez bakarrik lor daiteke Gazte-txartela?
    Hala da. Gazte-txartela lortzeko bide bakarra Gazteaukeran sartzea da, eta adierazitako urratsak jarraitzea.

  • Behin eskabidea bete ondoren, banku-likidazioa inprimatzeko eskatzen didate. Zer da "banku-likidazioa"?
    Banku-likidazioa pdf dokumentu bat da, eskabidea egiten ari zarela "onartu" azkeneko aldiz klikatzen duzunean sortzen dena. Amonatxo bat aterako zaizu, pixka batean itxaroteko esanez, eta segituan dokumentua azalduko zaizu, zuk inprimatzeko.Arazoak badituzu inprimateko, proba ezazu beste PC batean.

    Dokumentu hori [eredua (pdf, 45 kb)]da inprimatu behar duzun banku-likidazioa, gero edozein finantza entitate sukurtsaletan aurkeztu, eta, 5 euro ordaindu eta gero, Gazte-txartela lortuko duzu.

  • Zer egin behar dut nire Gazte-txartela galtzen badut edo lapurtzen badidate? Nola lor dezaket Gazte-txartel berri bat?
    Eska ezazu kopia bat aurrekoa egin zuen finantza-erakundean.


Hasierara joan

Abantailak, asegurua, zozketak...

  • Zehatz esanda, zer ematen dit niri Gazte-txartelak?
    Gazteaukeran informazio eguneratua duzu Gazte-txartelak Euskadin une oro eskaintzen duenari buruz. Horretaz gainera, Estatuko beste erkidegoetan eta Europako beste herrialdeetan eskaintzen dizkizun onurak ere kontsulta ahal dituzu web-orri honetan bertan. 

    Zehatz esanda, Gazte-txartelak honakoa ematen dizu:

    a) Bidaiako laguntzako asegurua mundu osoan.
    b) Deskontuak EAEko 2000tik gora establezimendutan.
    c) Zozketak eta lehiaketak etengabe.
    d) Beste erkidegoetako Gazte-txartelen abantaila guztiak.
    e) Europako beste herrialdeetako Gazte-txartelen abantaila guztiak.

  • Zein alde dago Gazte-txartelaren eta ISISCren artean (Ikaslearen Nazioarteko Txartela)?
    Hainbat ezberdintasun dituzte. Garrantzitsuenak hiru hauek:

    a) ISIC txartela edukitzeko, nahitaez izan behar duzu unibertsitateko ikaslea, erdi-mailako ikasketena edo eskola ofizialetakoa; hori frogatuko duen egiaztagiria behar duzu, alegia, ikasturte batean matrikulatuta zaudela erakusten duen agiria. Gazte-txartela edukitzeko, aldiz, ez da beharrezkoa ikaslea izatea, nahikoa da 14 eta 29 urte bitarteko adina edukitzea.

    b) Gazte-txartela Europarako txartela da. ISICek, berriz, mundu osoko herrialdeetan balio du.

    c) Zein herrialdetan zauden, txartela batek besteak baino abantaila eta deskontu gehiago eskainiko dizkizu. Europan, oro har, Gazte-txartela zabalduago dago.

  • Europara noa ERAMUS programarekin. Zein txartela komeni zait? Gazte-txartela edo ISIC?
    Kontua da zein herrialdetara zoazen. Onena duzu Interneten begiratzea txartela bakoitzaren abantailak (www.euro26.org eta www.isic.org ).

  • Zer dauka  Gazte-txartelak beste gazte-txartelek ez dutena?
    Oso erraza da: Europako eta Estatutuko Gazte-txartela guztiak homologatuta daudenez, zure Gazte-txartela erabiliz EAEko hiru lurraldeetako, zein beste erkidegoetako  gazte-txartelen onura guztiak eskura ditzakezu (Katalunia, Aragoi…) eta, baita ere, Gazte-txartela duten Europako 38 herrialdeetako gazte-txartelen abantaila guztiak (Holanda, Irlanda, Txekiar Errepublika, Suedia, Suitza, Portugal…).

    Horretaz gainera, besteekin konparatuz gero, Gazte-txartelaren bidaia-asegurua onena duzu gazteentzako finantza-txartelen artean. 

  • Nola aktibatzen da Gazte-txartelak mundu osorako duen bidaia-asegurua?
    Ez da beharrezkoa asegurua aktibatzea, ezta bigarren mailako izapiderik egitea ere, Gazte-txartela ematen dizuten momentuan bertan asegurua aktibatuta geratzen da Gazte-txartela iraungitzen den arte edo titularrak 30 urte betetzen dituen arte (hori Gazte-txartelaren iraungitze-data baino lehen gertatzen baldin bada). Gazte-txartelaren doako bidaia-aseguruari buruzko informazio gehiago izateko, kontsultatu bidaia-aseguruaren atala.

  • Zer estaldura hartzen du bidaiako laguntzako aseguruak? Balio al du ERASMUS uzten badut?
    Gazte-txartelaren bidaiako laguntzako aseguruak mundu osoko estaldura eskaintzen du, zure ohiko etxebizitzatik 30 Km-tik hasita eta gehienez 90 egunetan zehar. Aseguruak hartzen duen eremuari buruzko informazioa  eta istripua izanez gero jarraitu beharreko prozedurari buruzko argibideak Gazteaukeran aurkituko dituzu.

    ERASMUS dela eta, Gazte-txartelaren aseguruak berez 90 egun baino ez ditu hartzen. Hortaz, programa horretan ohikoa den bezala denbora gehiago igaro behar baduzu kanpoan, beste aseguru bat egin beharko duzu edo Gazte-txartelarena handitu behar duzun beste egunez. Horretarako, Europe Assitance-ra dei dezakezu: 902 19 77 91 / 91 5143799.

  • Oporretan AEBetara banoa, han Gazte-txartelaren aseguruak balio dit? "Euro…" denez gero…
    Balio dizu, bai. Gazte-txartelaren bidaiako laguntzako aseguruak estaldura dauka mundu osoan, aseguratutako pertsonaren ohiko bizitzatik 30 kilometrotik gora. Europan ez ezik, mundu osoan erabil daiteke.
  • Nola parte hartu Gazte-txartelaren zozketa edo lehiaketa batean?
    Bidali dagokion formularioa, eta bertan adierazi zein zozketa edo lehiaketatan parte hartu nahi duzun, eta zeintzuk diren zure datuak (NANa eta jaiotze-data).

    Zozketa/lehiaketak erantzunik edo bestelako elementurik eskatzen badu (argazkiak, narrazioak…), ez ahaztu horiek e-mailari eranstea. Hementxe informa zaitezke indarrean ditugun lehiaketa eta zozketataz.

  • Nola alda ditzaket Gazte-txartelak dituen datu pertsonalak?
    Zure datu pertsonalak aldatzeko, email bat bidal diezagukezu gazteria@ej-gv.es helbide elektronikora. Mesedez, adierazi zure NAN zenbakia eta jaioteguna.

  • Zer egin behar dut nire Gazte-txartelaren packa jasotzeko?
    Ezer ez, ez duzu ezein izapiderik egin behar. Gazte-txartelaren packa argitaratzen denean, zure helbidean posta bidez eta guztiz doan ale bat jaso ahal izango duzu. Gazte-txartelaren packa aspaldi argitaratu bazen eta oraindik zurea jaso ez baduzu, ziurtatu zure bizilekuko helbidea eta zure Gazte-txartela eskuratzeko momentuan eman zenuen helbidea berdinak direla. Aldatu baldin bada, jo ezazu Nola alda ditzaket Gazte-txartelak dituen datu pertsonalak?” galderara zuzeneko datuak jasotzeko. Gazte-txartelaren packa jaso ez baduzu eta helbidea zuzen adierazita baldin badago, idatz iezaguzu gazteria@ej-gv helbidera, eta adierazi gorabehera.

  • Nola alda ditzaket Gazte-txartelak dituen datu pertsonalak?
    Zure datu pertsonalak aldatzeko, email bat bidal diezagukezu gazteria@ej-gv.es helbide elektronikora. Mesedez, adierazi zure NAN zenbakia eta jaioteguna.

  • Zer egin dezaket Gazte-txartelaren berriak jasotzeko?
    Gazteaukeraren buletin digitala harpidetzeko, sartu zure posta elektronikoaren helbidea eta zure izena, eta egin klik “Harpidetza egin” botoian. Era horretan, alta egina izango duzu. Hilero zure posta elektronikoan Gazteaukeraren buletina jasoko duzu Gazte-txartelaren inguruko azken berriekin eta askoz informazio interesgarri gehiagorekin.

  • Zer egin dezaket aurrerantzean Gazteaukeraren buletina ez jasotzeko?
    Gazteaukeraren buletinean baja emateko, sartu zure posta elektronikoaren helbidea eta zure izena, eta egin klik “Harpidetza kendu” botoian. Era horretan, Gazteaukeraren buletin digitalean baja emango dizugu, eta ez duzu buletina berriro jasoko. Gazteaukeraren buletin digitala berriro jaso nahi baldin baduzu, jo ezazu “Zer egin dezaket Gazteaukeraren buletin digitala harpidetzeko?” galderara, eta egin adierazitako urratsak.


Beste zalantzarik izanez gero idatzi gazteria@ej-gv.es helbidera. Agian, zerrenda honetan sartu beharko genuke zure galdera, zalantza bera duten beste Gazte-txartelaren titular batzuei laguntzeko. 

 

Hasierara joan  

Azken eguneratzea: 2011/09/06

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook
  • Twitter
  • tuenti
  • Youtube