Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Non eta nola eskuratu Gazte-txartela.


Gazte-txartelaEz ahaztu gainera, txartelak 2011ko otsailera arteko balioa duela. Lau urtez deskontuak eta abantailak!! Txartela inolako baliorik gabe geratuko da titularrak 30 urte betetzen dituen egunean bertan.

Zure Gazte-txartela eskuratzeko eskaera orria ireki besterik ez duzu egin behar.Ondoren, zure datu pertsonalekin bete behar duzu eskaera orria, eta dokumentua (bankuaren kitapena) inprimatu ostean, pausu hauek eman itzazu:

a) Gazte-txartel Multia (finantzieroa) nahi baduzu Euskadiko Kutxa edo La Caixa-ko edozein bulegotara hurbil zaitez.


b) Gazte-txartel Basikoa nahi baduzu (zerbitzu finantziero gabekoa) Euskadiko Kutxa, La Caixa, BBK, Caja Vital edo Kutxako edozein bulegotara hurbildu.

Kutxan 5 euro ordaindu, eta sukurtsalean, txartela non jaso ahal duzun zehaztuko dizute: edo postaz zure etxean edo sukurtsalean. Gazte-txartela aurrezki kutxek egiten dute, ez Jaurlaritzak.

Ez baduzu jasotzen txartela, e-mail bat bidal ezazu gazteria@ej-gv.es helbidera. Mezuan, mesedez, jakinarazi zein den zure NANa. 

Euskadiko KutxaLa CaixaBBKCaja VitalKutxa



 

Azken eguneratzea: 2009/03/09