Gazte-txartela Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu ofizial bat da, 14 eta 30 urte bitartean diren gazteentzat bideratua dagoena eta Euro26 egitarauari erantsia dagoena. Beraz, Gazte-txartelaren titularrak egitarau honen kideak diren beste herrialdeen abantailez onuratu daitezke eta alderantziz. Gazte-txartelak, gazteek ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean abantaila ezberdinak eskaintzea, beraien bizi-kalitatea gehitzea eta gazteak gizartean eta kultura, kirolak, mugikortasuna eta hain garrantzitsuak diren antzeko arloetan parte-hartzea sustatzea du helburutzat.
Herri administrazioaren eta gaur egun abantailak eskaintzen dituzten ia 2.000 establezimenduren arteko lankidetzari esker, milaka gaztek halako ondasun eta zerbitzuez goza dezakete.
Gazte-txartela egitarauan parte hartuz, kolaboratzaileek hedabide ezberdinen bidez egindako erakundezko publizitateaz onuratzen dira:
Kolaboratzaileei etekin interesgarriak dira,eta borondatezko abantaila edo deskontuez gain kostu gehigarririk suposatzen ez duen publizitatea da.
Gazte-txartelaren kolaboratzailea egitea oso erraza da, zure datuak jarri hurrengo formularioan (doc, 290 kb) eta bidali gaztetxartela@gmail.com posta elektronikora. Segituan zurekin harremanetan jarriko gara.
Bidali: