Azken eguneratzea: 2010/12/15
Aurten ere neguko denboraldia gurekin da, eta aurten ere dirua aurreztu ahal izango duzu Gazte-txartelarekin.
Elurra gustuko baduzu eta Estatuko edo Europako edozein eski-estaziotara joateko asmoa baduzu, ez ahaztu Gazte-txartelaren titularra izateagatik dagozkizun deskontuak zeintzuk diren kontsultatzea bai Estatuan, bai eta Europako eski estazioetan.
Baina beherapenak ez dira bakarrik forfait-ean izango. Gazte-txartelarekin gutxiago ordainduko duzu kurtso, materialaren alokeran, ostatu eta asko gehiagotan. Ezin duzu aukera galdu!
Isabako eski-estazioan, %15ko beherapena duzu Erronkari eski eskolarekin (12,04 kb)
Erronkariko Mendi Zentroa. %10ko beherapena sarrera eta abonatuetan
Valdezcaray-ko estazioan 1,5€ beherapena egiten dute eguneko abonuan, goi-denboraldian.
Deskontuak forfait-ean hurrengo eski-estazioetan: Candanchú, Cerler, Valdelinares, Formigal, Javalambre, Panticosa Los Lagos, Valle de Astún.
Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Aragoin dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eskia, snow ikastaroak… eskia, taula, material alokairua... mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Aragoiko web orrian daukazu.
Deskontuak forfait-ean hurrengo eski-estazioetan: Espot, La Molina, Estació d'Alta Muntanya, Tavascan, Masella, Aransa, Sant Joan de l'Erm, Tuixén - La Vansa, Port Ainé, Port del Comte, Vall de Núria, Vallter 2000, Lles.
Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Catalunyan dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak... eski, taula, material alokairua... mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Catalunyako Carne Jove web orrian.
Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Andorran dauden beste
deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak… eski, taula, material alokairua… mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Carnet Jove-ren web orrian.
Zure asmoa urrunago joatea bada, Austria, Txekiar Errepublika, Italia, Eslovakia, Eslovenia, Suiza, Poloniak... ere, Gazte-txartelaren titularrentzat abantailak eskaintzen dituzte. Abantaila hauek guztiak EYCAren web gunean kontsulta ditzakezu, "Winter discounts" atalean.
Gozatu elurra eta aprobetxatu Gazte-txartelak eskaintzen dizun guztia!