Azken eguneratzea: 2011/06/27
Azpiegitura adimentsuak izeneko bloga
da Ferrovialek abian jarri duen foroa, garraio eta zerbitzuen azpiegituren diseinu, eraikuntza, finantzaketa eta eragiketei buruzko ideiak partekatzeko.
Konpainiako adituek argitaratutako ‘post’-etan, mugikortasunarekin eta eraikuntza iraunkorrarekin erlazionatutako erronken azterketa proposatzen da, edo herriguneetako bizimoduarekin erlazionatutakoak, eta gizarte, enpresa eta herritarrengan eragiten diren inpaktuen ikuspegi desberdinak eskaintzen dira. Hain zuzen, gero eta populatuagoak dauden hirien kudeaketa, baliabideen optimizazioa kalitate-mailei eusten zaien bitartean, edo kostuak murrizteko eta eraginkortasuna hobetzeko erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza izan dira lehen sarreretan landu diren gaiak.
Ekimen honetan Twitter, Facebook, Linkedin, Youtube eta Slideshare gisako sare sozialen parte-hartze aktiboa ahalbidetzen da.
Iturria: Inmodiario
, 2011/06/23