Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta Kultura
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2010/11/08

Emakume blogarien topaketa Getxon

KartelaHurrengo azaroaren 20an II Getxoblog Jaialdia burutuko da eta bertan emakumeek  sortutako komunikazioa bistaratu nahi da. Kualifikazio handiko hiru gazte blogarik parte hartuko dute eta, horrekin batera, mahai inguru bat burutuko da Euskadiko egungo bederatzi  blogari eraginkorrenekin. Lucía Martinez de Odriozolak ( Euskal kazetarien elkarteko presidentea)  koordinatuko ditu mahaiak . Blogariak honako  hauek izango dira: Lorena Fernández, Izaskun Bilbao Barandika, Raquel Franco, Noemí Pastor, Cristina Juesas, Silvia Muriel, Nerea Gálvez eta Idoia Mendia.
Emakumezko gehiengoz osaturiko publikoa erakartzea dute helburu. Horrez gainera,  bertan sustatuko duten partaidetzaren bitartez, idazten, komentatzen eta gizartean iritzia sortzen duten hainbeste emakumeren garrantziari dagokion ahalik eta protagonismo handiena lortu nahi da.
Imanol Landa Getxoko alkate blogariaren ongietorriak 11etan  hasiera emango dio Topaketari. Getxo eta haren inguruko Bloggerrek eginiko jarduerak zein GetxoBlogeko Batzarraren etorkizuneko proiektuak aurkeztuko dituzte.
11:45etan komunikabideen Panela izango da, kazetaritza komunikabideetako hiru blogalarirekin:  Estefanía Jiménez (prentsako blogalaria), Ederne Frontela (irratiko blogalaria) eta África Baeta (telebistako blogaria).

Mahai-ingurua eta ezbaia 12:30etan izango da. Bertan Euskadiko eragin handienetako  blogariak izanen dira Lucia Martinez de Odriozola moderatzaile izango dutela. Baieztatuta daudenak honako hauek dira: Lorena Fernández, Izaskun Bilbao Barandika, Raquel Franco, Noemí Pastor, Cristina Juesas, Silvia Muriel, Nerea Gálvez eta Idoia Mendia.


Egitarau osoa