Hiru aste baino gehiagoz irekita eduki zuen Plataforma Arquitectura blog txiletarrak bere irakurleen artean 2009an argitaratutako 195 obren artetik onena bozkatzeko prozesua.
35.000 pertsonak baino gehiagok bozkatu dute eta BTEK –Teknologiaren Interpretazio Zentroa- izan da obra irabazlea (2007 eta 2009 artean eraikia). ACXT Arquitectos estudioak egin du eta Derion (Bizkaia) kokatuta dago. BTEK teknologia berrien interpretazio eta ikerketarako zentro bat da eta ikasle-taldeen bisitak jasotzeko prestatuta dago. Zentroa erreferentzia bihurtu da bere inguruko paisaian, sestrapean konektatzen diren piramide formako bi bolumenekin.
Iturria: Scalae
, 2010/05/21