Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta Kultura

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

SMS mezuak


·  Zer da SMS bat?
·  Motak
·  Ba al zenekien...
·  Hizkuntza berria
·  Hiztegiak: DiccionarioSMS eta SMS Segapotoen Mezu Sekretuak
·  Adibide erabilgarriak

 

Zer da SMS bat?

Sakelako telefono batean jasotako mezuaSakelako telefonoek mezu laburrak edo SMSak (Short Message Service) bidaltzeko aukera eskaintzen digute. Horrela, gaur egun mezu laburrak bidali ditzakegu sakelako telefonoetara, telefono finkoetara edo bestelako eskuko gailuetara. SMS zerbitzuari esker, 160 karakter arteko mezu laburrak bidali edo jaso ditzakegu. Gainera, SMSak bi eratakoak izan daitezke: MT (Mobile Terminated) edo MO (Mobile Originated).

SMS mezuak garatu egin dira, eta ondorioz, maila konplexuagoa duten MMS (Multimedia Message Service) mezuekin testu laburrak irudi, bideo eta audioekin hornitu ditzakegu.

 

Motak

Mezua sortu den lekuaren arabera, ondorengo hauen artean bereiz dezakegu:

MT-SMSa

Aplikazio batean sortu eta terminal mugikor batera bidaltzen diren mezuak dira. Ondorioz, Mobile Terminated edo "Push" izena jasotzen dute.

MO-SMSa

Mezu hauek terminal mugikor batean eratu eta beste aplikazio batera bidaltzen dira.  Mobile Originated deitzen zaie mezu horiei eta "Pull" izenaz ere ezagutzen dira. SMS mota horiek lehiaketetan parte hartzeko eta bozkatzeko ere erabiltzen dira egun.

 


Ba al zenekien?

  • Emakume bat sakelako telefonotik deitzenEstatuko biztanleen %75ek sakelako telefonoa zuela 2004n?
  • 18.000 milioi SMS bidali zirela Estatuan 2003n?
  • SMSak ez duela muga geografikorik?
  • Nahiz eta hasiera batean SMSak gazteek erabili batik bat, gaur egun, erabiltzaileen batezbesteko adina igotzen ari dela?
  • Gero eta hedatuagoa dagoen zerbitzua dela?
  • Oso erabilgarria dela lehiaketetan parte hartzeko, bozkatzeko edota publizitaterako?
  • Komunikabide fidakorra eta segurua dela?
  • SMS mezuen prezioa normalean 15 zentimokoa dela, nahiz eta abestiak edo jokoak erosteko, bozkatzeko eta lehiaketetan parte hartzeko 30 zentimo eta 1,20 euro arteko kostua izan?

 

Hizkuntza berria

Bidalitako mezua luzeraren arabera ordaintzen denez, gaur egun SMSentzako hizkuntza berria garatu da. Horrela, erabilitako karaktereen arabera ordaintzen denez, laburdurak asko erabiltzen dira, soinu batzuek zenbaki bidez ordezkatzen dira eta bokalen erabilera saihestu egiten da.

Komunikatzeko modu berri hori ez baduzu oraindik menperatu, ez zaitez kezkatu, lagundu zaitzaketen argitalpenak baitituzu eskura.

 

Hiztegiak

DiccionarioSMS

SMS mezuen inguruko hiztegiaInterneteko Erabiltzaileen Elkarteak eta sakelako telefonoen alorreko operadore printzipalek abian jarri dute sakelako telefono bidezko mezuak idazteko hiztegia. DiccionarioSMS hiztegiak mezuak idazteko erabiltzen diren terminoak eta horien esanahiak biltzen ditu. Izan ere, sakelako telefonoen hedapenari esker, 160 karaktere erabilita komunikatzeko hizkuntza berria eratu da.

DiccionarioSMS hiztegiak gaur egungo gazte eta nerabeek erabiltzen dituzten esamolde eta laburdurak biltzen ditu. Izan ere, gazteek sakelako telefono bidezko mezuak bidaltzean edo Interneten sartzean (messengerra, posta elektronikoa, txata etab.) hizkuntza berezia erabili ohi dute. Gainera, www.diccionariosms.com webgunean agertzen diren laburdurak katalanez, galizieraz eta euskaraz ageri dira. Izan ere, sakelako telefonoen operadoreek adierazi dutenez, milioi bat mezu bidaltzen dira munduan minutu eta erdiro.

Sakelako telefonoa erabiltzeko gazteek sortu duten hizkuntzako arauak eta erabilerak biltzen dituen lehen hiztegia da DiccionarioSMS. Izan ere, gazteriak komunikatzeko modu berria sortu du eta, ildo horretan, hizkuntza ausarta, sintetikoa eta praktikoa erabiltzen dute egungo gazteek. Ondorioz, errealitate berri horrek eragin handia izan du gure hizkuntzan eta gramatikan.

DiccionarioSMS hiztegia sakelako telefono bidez mezuak bidaltzeko tresna baliagarria da. Izan ere, tresna berri honi esker irakasleek, hizkuntzalaritzako adituek, komunikabideetako profesionalek, gurasoek eta hezitzaileek hizkuntza berri horren berri izango dute.

SMS Segapotoen Mezu Sekretuak

"SMS Segapotoen Mezu Sekretuak" liburuxkak SMSak euskaraz idazteko aukera eskaintzen du. Kilometroak 2003ko antolatzaileen eskariari erantzunez, Zazpiak Batman kolektiboak argitaratu du hiztegi hau eta Kike Amonarriz, Asisko Urmeneta eta Antton Olariaga dira liburuaren egileak.

Sakelako telefonoetan edota segapotoetan idazten diren mezuak euskaraz idazteko gomendio eta pausuak biltzen ditu liburuxkak. Ondorioz, SMSak idazteko erabiltzen ditugun sinbolo, hitz, zeinu eta seinaleen inguruko azalpenak biltzen ditu liburuak. Ondorengoak adibidez:

 -5x1   Bost axola!
 0   Zulo
 2ar   Bihar
 BA   Bihar arte
 hmn   Hemen
 hhh   Hi haiz hi
 bstl   Bestela

"SMS Segapotoen Mezu Sekretuak" liburuxkak beste hainbat laburdura ere jasotzen ditu. Nahi baduzu, liburua irakur dezakezu

 

Adibide erabilgarriak

Sakelako telefonoaSMS mezuen gorakadak hainbat ekimen bultzatu ditu. Ildo horretan, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Euskal Herriko I. SMS Lehiaketa antolatu zuen. Hona hemen bertan izandako mezu batzuk:

  • /)/) * (´;´) * (´´)(´´) ZU * * /)/) (´;´) (´´)(´´) ETA NI * /)/) /)/) ( ´;´) (´;´ ) BETIRAKO (´´)(´´)(
  • izarpean bilatu zaitut baina izarapean aurkitu
  • zuri, zugndik, zugn, zretzat, zugtk... baña bti zurkin!!! myt zaitt
  • z za nre zloa tptzeko igeltsrorik onna
  • Ztarr n?Ztrra zu,jaiotzn ama beharren medikuak ein baitzun negar!
  • munduarentzat inor ez zarela pentsatzen baduzu, gogoan izan zu niretzat mundu oso bat zarela.Asko gure dotzut
  • ola prexioxa! zu zara nere odola ponpatzen duen biyotza.AMZ
  • zu zara nire iluntasunetik atratzn nauen ipurtargia
  • Frigorifiko baten atzealdea bezain zatarra eta kotxe baten azpiko zatia bezain zikina zara!!
  • Nirkin zeundela amestu dt,goxo-goxo,gure barrenean galtzn ginla.Oain,zuk ere ori amestu duzula amestn dt
  • Orain joan zarela ez dago ez txori ez inoren kantu goxorik niri abesteko.Askeak izan ginen.Baina orain urrun gaude,kaioletan sarturik,gure arima banandurik.Baina nik, maite zaitut.
  • Ainbst urt t ondik ola!itxu zure atztik naola,bña ezdt prsik iñla,nai dzuneako emn dzu zai zue ptxla!
  • Txoriak udan kantatzen duen bezala, esango dizut ..... belarrira
  • Ez dauzkat hegoak hegan egiteko,baina hitzak dauzkat:MAITE ZAITUT esateko
  • Bihotza muskulu bat da. Pulso bat?A.m.z.

Azken eguneratzea: 2005/10/13