Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta Kultura
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gaueko aisialdia eta jaiak

Festarik festa autorik gabe

Herri askotako jaiak hastera doaz eta ziur bertara joan eta ongi pasatzeko gogoa duzula. Ez da ahaztu behar, ordea, autoa erabiltzea deserosoa izateaz gain, oso arriskutsua dela. Horregatik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan autobus eta tren zerbitzuak jarri dira abian festetara modu errazagoan eta erosoagoan joan zaitezen.

  • Jaibus 2010Araba
    Caja Vital Kutxak Jaibus autobusa antolatu du. Jaiek irauten duten bitartean, Arabako herri ezberdinetako festetara gerturatuko da Jaibusa eta abuztuan, zerbitzuak izango ditu Vitoria-Gasteizko Andra Mari Zuriaren festetara. Zerbitzu hori 15 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago, eta txartelaren salneurria euro bat eta lau artekoa da. Ibil zaitez festarik festa Jaibusarekin.
  • Bizkaia
    Lurralde historiko honetan ospatzen diren jaietara gerturatzeko, prestatu diren zerbitzu ezberdinez goza dezakezu. Euskotren, Bizkaibus eta Metro Bilbao  konpainiek hainbat zerbitzu Festak antolatu dituzte festetara joan-etorria inongo arazorik gabe egin dezazun.
  • Gipuzkoa
    Gipuzkoako herriek ere garraio zerbitzu bereziez gozatzen dute udako hilabeteetan. Hainbat konpainiek gaueko zerbitzuak dituzte eskura lurralde historikoko jaietan barna lasai murgiltzeko eta horietaz arazorik gabe gozatzeko.