Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta Kultura

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Nazioarteko irakasle-txartela (ITIC)


·  Ezaugarriak, eskakizunak eta iraupena
·  Eskatu ikasle txartela
·  Bidaiatzeko helbideak

Ezaugarriak, eskakizunak eta iraupena

Irakasle-txartelaInternational Teacher Identity Card (ITIC), edo Irakasleen Nazioarteko Nortasun Txartela, ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenentzat dago egina.

Txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur International Teachergune eta mundu osoko toki historikoetan. Abantailak txartelarekin batera emango dizuten gidan dauzkazu zehaztuta. Txartel honek ISIConnect ere eskaintzen dizu, bidaietako larrialdietarako eta informaziorako zerbitzu doakoa, 24 ordukoa. 

Hona hemen eskakizunak :

  • Kasuan kasuko urtean ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle diharduzula egiaztatzen duen agiria
  • Tasa: 8 euro

Txartela jasotzeko aurkeztu behar dira:

  • NANa edo pasaportea
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Txartelerako neurriko argazki bat
  • Ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle zarela egiaztatzen duen agiria

Eskatu iralasle-txartela

Txartela eskuratzeko, txartelak ematen dituen Gazteentzako Informazio Zerbitzu batera jo dezakezu, edo web orri honen bitartez eskatu.

Zure txartela on line eskatu nahi baduzu honako urrats hauek jarraitu beharko dituzu:

  1. Izena eman ezazu !!!Formularioa bete ezazu zure datuekin.

  2. Tasaren ordainketa nola egiten duzun ere aukeratu beharko duzu:

    - Kutxazain edo eta banku eta aurrezki kutxetako bulegoetan. Ondoko aurrezki kutxa eta bankuetan egin dezakezu ordainketa: BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral/Euskadiko Kutxa, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Guipuzcoano eta Santander Central Hispano. Zure ordenagailuan izango duzun banku likidazioa inprimatu beharko duzu eta aipatutako finantza bulegoetan aurkeztu.

    - On-line bidezko ordainketa. Aukera hau txartela internet bidez eskatu bada erabil daiteke. Modu honetako ordainketa txartela baduzu edo eta on-line bidezko bankua deritzona baldin baduzu egin ahal izango duzu. Ondorengo finantza entitate hauekin erabili dezakezu aukera hau: BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral/Euskadiko Kutxa eta Banco Guipuzcoano.

  3. Inprimatu bankuko kitapena edo ordain agiria. Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazteentzako Informazio Zerbitzuetan galdetu edo posta elektroniko honetara gazteria@ej-gv.es mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

  4. InformacionOrdainketa egin ondoren, txartela jaso dezakezu ArabaBizkaia edo Gipuzkoako edozein Gazte Informazio Zerbitzuetan. Ez ahaztu zer aurkeztu behar duzun!

 

 

Azken eguneratzea: 2006/10/13