Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantaila zehatzak kontsulta ditzakezu.
Nazioarteko Go-25 txartela, 26 urtetik beherako gazteentzat da bereziki.
Go-25 txartelaren iraupena urtebetekoa da, beraz, txartela 2010/12/01ean eman bada, 2011/12/01ean iraungiko da.
Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazte Informazio Bulego batean galdetu edo gazteria@ej-gv.es helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.
Txartela Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa) edo nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.

1.- Zure txartela eskatzeko, formularioa bete ezazu zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.
2.- Tasa ordaindu (6 euro) eta ordainketaren agiria gorde.
Internet bidez eskatzen baduzu txartela, ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz) edo banku sukurtsal batean egin dezakezu. Eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsal batera.
3.- Jaso ezazu zure txartela Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Gazte Informazio bulegoetan. Txartela jasotzeko nahitaez honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:
[Esteka: Nazioarteko txartelak]
Eskabide orria ikusteko Acrobat Reader behar baduzu, irudiaren gainean klik egin eta programa eskuratuko duzu.