Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantailak ikusi.
ISIC txartela unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako (DBH, batxilergoa, LH,...) eta eskola ofizialetako ikasleentzat da. Txartela ateratzeko, ikasturte horretan matrikula egin izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da.
Nazioarteko ikasle-txartelak eskola-urtea irauten du eta baita hurrengo urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere. 2011-2012 ikasturtea: 2011ko irailaren 1etik aurrera egindako txartelak 2012ko abenduaren 31ra arte indarrean daude).
Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazte Informazio Bulego batean galdetu edo gazteria@ej-gv.es helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.
Txartela Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa) edo nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.
1.- Zure txartela eskatzeko, formularioa bete zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.
2.- Tasa ordaindu (6 euro) eta ordainketaren agiria gorde.
Kontu zenbaki batean sartu behar dut dirua? Ez, eskaera-orria da bankura eraman behar duzun agiria ordainketa egiteko.
3.- Jaso ezazu zure txartela Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako bulegoetan. Txartela jasotzeko nahitaez honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:
Nazioarteko txartelak - Gazte-txartela eta beste txartelak
Eskabide orria ikusteko Acrobat Reader behar baduzu, irudiaren gainean klik egin eta programa eskuratuko duzu.