[Beste web interesgarri batzuk]

Euskaltube.com
Euskaltube.com atariak Interneteko euskal erabiltzaileei beraien bideo eta audio artxiboak bidali, ikusi eta entzuteko aukera eskaintzen die, beste parte hartze tresna batzuekin batera. Izan ere, Interneteko euskal bideo-sormenaren erreferente nagusi bilakatzeko asmoarekin jaio zen atari hau. Hala ere, Euskaltubera igotako bideoek ez dute zertan euskaraz eginak egon behar.
Gaur egun, edonork graba dezake bideo bat bere telefono mugikorrarekin edo etxeko bideo kamerarekin. Beraz, etxeko bideoak, iragarkiak, laburmetraiak eta kirol, umore edota egunerokotasunari buruzko bideoen kopurua gero eta handiagoa da. Guzti horren elkargune izatea da Euskaltuberen helburua.
|