[Beste web interesgarri batzuk]

www.gaztea.com
www.gaztea.com Euskadi Gaztea irratiaren webgunea da eta, bertan, batez ere, musika alorrean gertatzen den ororen inguruko informazioa aurki dezakezu. Hala ere, musikaz gain, zinea, agenda, zozketak eta askoz ere gauza gehiagok osatzen dute webgune hau: albisteak, elkarrizketak, bideoklipak, argazkiak, interesatzen zaizkizun gaiei buruzko informazio interesgarria…
Lau atal nagusitan daude banatuta edukiak: Goza-Tu, Komunika-Tu, Informa-Tu eta Gaztea irratia. Eta lau atal horietan banatuta, besteak beste, Marea Gaztea, Meet & Greet, Blogazz, Kontzertubloga, Jaibloga, Top Gaztea, Gaztea Sariak eta Kanta berriak azpiatalak aurkituko dituzu. Gainera, zure argazkiak igo edota gustukoen dituzun abestiei botoa emateko aukera ere baduzu.
|