|

Zer da Osasun Txartel Indibiduala?
Igo
Pertsona bat osasun-aseguramendu publikoaren onuradun dela ziurtatzen duen agiria da Osasun Txartel Indibiduala (OTI). OTIa duen pertsona osasun-txartel indibidualaren datu-basean izen emanda egongo da. Besteak beste, datu pertsonal hauek izango ditu: pertsonaren administrazio-identifikazioa (izena, NANa/AIZa, helbidea eta abar), medikuntza orokorrera edo pediatriara atxikita dagoen, bai eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren afiliazioari buruzko datuak ere.
Gaur egun, gure erkidegoan osasun-txartel mota bat baino gehiago dago, asistentzia-eskubidea egiaztatzen dutenak, eta beraz, prestazioak eskuratzeko aukera ematen dutenak. Hauek dira txartel-formatu horiek: OTI, EOT, OTIE eta ONA.
Non eta nola eskuratu Osasun Txartel Indibiduala?
Igo
Osasun-txartela lehenengo aldiz eskuratzeko, zure osasun-zentrora jo behar duzu. Ezinbestekoa da horietakoren batera zu joatea.
Agiri hauek aurkeztu behar dituzu (jatorrizkoa eta fotokopia):
- Errolda-ziurtagiria.
- NANa/AIZa.
- Gizarte Segurantzako kotizazioaren agiria.
- Adingabekoek: familia-liburua.
Gizarte segurantzaren afiliazio-agiria ez baduzu, zure osasun-zentroan esango dizute zer baldintza bete behar dituzun osasun txartel indibiduala eskuratzeko.
|