Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osasuna
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Sexualitatea: Aholkularitza Zerbitzu Publikoak


Argitu zure zalantzak

Sexualitate Aholkularitza Zerbitzuak sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate nahiz kezka asetzeko nahia duten adin guztietako pertsonei zuzenduta daude. Bertan, sexologian aditua den taldeak, sexualitatearen inguruko informazio eta aholkularitza eskaintzen du. Nola?

  • Arreta pertsonala
  • Telefono bidezko arreta
  • On-line bidezko kontsultategia
  • Hitzaldiak gazteen biltokietan (eskolak, gazte klubak...)

Zer egin... modu honetako galderak edota egoerak dituzunean?

Kondoia apurtu egin zait, nola jakin prest nagoen ala ez?, ze gutxi agoantatzen dudan!, elkar horrenbeste maite baduzu, zergaitik ez dugu elkar ulertzen?, eta masturbatuz gero?, nolatan gay zarela!, haurdun gelditu zaitezke lehen aldian?, Gasteizen lesbiana gehiago egongo da?, berak jakingo duen beldur naiz, heterosexuala izatea normala al da?, nola hitz egin dezaket honi buruz semearekin?, transexuala naiz, nola esango diot kondoia dudala?, nola hitz egin honi buruz ikasgelan?, granotxo batzuk atera zaizkit, zein da antisorgailurik onena?, hemen biharamuneko pilula ematen al da?, ez dakit haurdun ote nagoen, nora joan naiteke HIESAren froga egitera?, ez zait nire ipurdia gustatzen, txikiegia dudala uste dut, horrek bai ematen duela plazerra, ez dut inoiz orgasmorik izan, honi buruzko lana egin behar dut, ni bezalako jendea ezagutu nahi dut, gai honi buruz hitzegiten duen liburu bat behar dut, aspaldi ez dudala ezer sentitzen....

Modu horretako zalantzarik ez baduzu, baina arduratzen zaituen zerbait badago, edota gaiaren inguruko informazioa nahi baduzu ez zaitez atzera geratu eta argitu zure zalantzak.

Sexualitate Aholkularitza Zerbitzu Publikoak Euskadin

Gogoratu zerbitzu hau publikoa, doakoa dela eta era konfidentzialean tratatuko direla zure galderak. Honako bulegoak dituzu eskura:

  • Logo ZexAmorebieta-Etxano
    ZEX Zornotzako aholkularitza sexologikorako zerbitzua.
    Gazte Informazio Bulegoa - Zelaieta z/g 48340 Amorebieta-Etxano
    Ordutegia: Asteazkenetan 18:00-20.00.
     
    Tel.: 94 630 06 49/50. E-mail: zex@ametx.net
    Weba: www.ametx.net
    Messenger: sexaholkuak@hotmail.com(ostegun eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara).
  • Arrasate-MondragónArrasateko Sexologia Zerbitzua
    Sexologia Zerbitzua
     (adin guztietako pertsonei zuzendurik)
    Biteri etorbidea, 3 - Garibai Etxea z/g - 20500 Arrasate-Mondragón
    Ordutegia: Astelehenetan 10:00etatik 13:00etara. Astearte eta ostegunetan 16:00etatik 19:00etara (udan, 17:00etatik 20:00etara).
    Tel.: 943 252066
    E-mail bidez (sexologiazerbitzua@arrasate-mondragon.net) edota web orrialdearen (www.sexologiazerbitzua.com) "kontsultak" izeneko atalaren bidez ematen da arreta.

  • Azkoitiko Sexu Heziketa ZentroaAzkoitiko Sexu Heziketa Zerbitzua
    Bizenta Mogel 6, behea. 20720 Azkoitia.
    Bulegoan hilean behin eskaintzen da urritik ekaina bitartean, ostiraletan arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
    Tfnoa; 943.026.027. Epostaz berriz egunero. Helbidea: azkoitikosexuheziketa@artxamendi.net
    Web orria; www.artxamendi.net. 

  • Barakaldo
    Azaltzen - Sexu Aholkularitza telefonoz
    Tel.: 688 683 283. Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan 18:00 - 22:00.

  • Bermeo
    Bermesex - Sexu Aholkularitza Zerbitzua

    Gazte Informazio Bulegoa - Irakaskintza kalea, 14-16 - Bermeo
    Ordutegia: Ostegunetan 17:00etatik 20:00etara.
    Tef.: 94 6179158 / e-mail: bermesex@bermeo.org 
    Web orrialdea:www.giz.bermeo.org/giz
    Messenger:sexaholkuak@hotmail.com(ostegun eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara).

  • EHU-UPVaren logoaDonostia
    Unibertsitateko Orientabide Psikosexualerako Zerbitzua
    EHU-UPV  Gipuzkoako Kanpusa - Ibaeta
    Ignacio Mª Barriola Eraikuntza (Gelategia). Elhuyar plaza 2, 1º. 20018 Donostia 
    Ordutegia: Orohar, goizez. Asteazken eta ostegunetan arratsaldetan. Mezua utzi dezakezu kontestagailuan.
    Tel.:   943 01 83 09 / e-mail: svrsudop@sv.ehu.es
    weba:EHU/Orientazio psicosexualaren unitatea

  • ElgoibarLogotipo Biluzik Sexologia Zerbitzua de Elgoibar
    Biluzik. Sexologia Zerbitzua
    Gazte Gunea - Kultur Etxea - Nafarroa plaza 3 - 20870 Elgoibar
    Kontsultak e-mailez: biluzikzerbitzua@yahoo.es
  • Erandio
    Aholkularitza sexologikorako zerbitzua

    Santi Brouard parkea 9. Altzaga (Drogomenpekotasun gela)(azoka zaharra)
    E-maila eta messengera: sexaholkuak@hotmail.com
    Hamabostean behin, ostiraletan 18:00etatik  20:00etara.
  • Gernika
    Aholkularitza Sexologikorako Zerbitzua (Sexu Aholkularitza)
    Gazte Informazio Bulegoal
    Foru Plaza, 2
    Telefonoa:946270215
    E-mail: sexuaholkularitza@gernika-lumo.net
  • Leioa
    Leihosex – Sexu aholkularitza Zerbitzua
    Aterpe Gazte Bulegoa, Jose Ramon Aketxe plaza, 11-1 – Leioa
    Ordutegia: Ostegunetan 18:00etatik 20:00ak arte (2011tik aurrera 17:00etatik 19:00etara).
    Telefonoa: 946072572 (Aterpe Gazte Bulegoa)
    Email: leihosex@hotmail.com    
    Messenger: sexaholkuak@hotmail.com 

  • Kolokon.com logoaPortugalete
    Kolokon.com - Euskadiko gazteentzako sexualitate aholkularitza
    e-mail: kolokon@kolokon.com  
    weba: www.kolokon.com("Kontsultak" atala)

  • Sopesex logotipoaSopelana
    Sopesex - Sexu Aholkularitza Zerbitzua
    (14-30 urte)
    Kultur Etxea - 1go solairua - Sabino Arana kalea, 2 - 48600 Sopelana
    Ordutegia: Astearteetan 18:00etatik 20:00etara. Kontsultatu egutegia blogean.
    Tel.: 94 6761743
    Kontsultak e-mail bidez: sopesex@sopelana.com
    Bloga: http://sopelanagaztea.blogspot.com

  • Vitoria-Gasteiz
    Logotipo Asesoría de Sexualidad de Vitoria-Gasteiz Gazteentzako Sexualitate Aholkularitza
     (14-30 urte)
    Kontsultak erantzuten dira e-mailez (asexoria@vitoria-gasteiz.org) edo www.vitoria-gasteiz.org/asexoria orrialdearen bidez.
    Arreta pertsonala nahiago baduzu, ez da beharrezkoa, baina aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da:
    Landatxo Gizarte Etxea
    Santa María 4 - 01001 Vitoria-Gasteiz
    Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara. Astelehen eta asteazkenetan, 11:00etatik 13:00etara. Abuztuan itxita.
    Tel.: 945 161583

Beste batzuk


Datuak eguneratzea: Daturen bat osotu edo zuzendu behar dela nabaritzen baduzu, mesedez bidali mezu bat gure posta elektronikora.

Lotura interesgarriak

Azken eguneratzea: 2011/03/28