Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osasuna
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Ebakuazio arauak


SuteaJende asko biltzen den eraikinetan erraza da arazoren bat edo istripuren bat gertatzea. Istripuren bat gertatzen denean, oso garbi eduki behar da zer egin eta eraikinetatik nola atera. Modu horretan, ezbehar eta istripu larriagoak ekidin ahal izango dira.

Eraikin bat egoera onean mantentzeko, komenigarria da ondorengo gomendioak jarraitzea.

  1. Eremu guztiak txukun eta garbi mantendu.
  2. Erre baimendutako zonaldeetan bakarrik.
  3. Entxufeak ez kargatu gehiegi.
  4. Ekipo elektriko eta elektronikoak itzali erabili behar ez direnean.

Gomendio horiek jarraituta, istripuak ekiditea errazagoa izango da. Hala ere, ezbeharrak gertatu egiten dira. Horrelako kasu batean zere gin behar den jakin nahi baduzu, irakur itzazu ondorengo aholkuak:

  • Zauden eremuko arduradunaren adierazpenak jarraitu.
  • Lasai eta bare egon.
  • Larrialdietan alarma jo (sutea, kea, usaia, pakete susmagarria....).
  • Beldur handiko egoerak kontrolatu.
  • Ez erabili ez igogailurik ezta karga-jasogailurik ere.
  • Pasilloetan eta eskaileretan hormaren ondoan joan (erdialdea libre utzi).
  • Ez bultzatu inor, eta ez sortu pilaketarik.
  • Behar duten pertsonei lagundu (ezgaituak, itsuak...).
  • Ez zaitez gelditu eta ez itzuli atzera edozein dela arrazoia ere.
  • Kea badago, urrundu, atea itxi eta oihal bustiak jarri zirrikituetan, zure buru zapi edo oihal bustiaz babestu eta lau hankatan ibili.
  • Jantziek su hartzen badute, etzan, lurrean bueltak eman edo manta batez estali.
  • Ate bat ukitzean beroa nabaritzen baduzu, ez ireki eta uraz hoztu.
  • Suak harrapatzen bazaitu, itxi ateak eta zirrikituetan oihal bustiak jarri. Leiho, balkoi, terraza eta antzekoetatik nabarmendu.
  • Adostutako bilgunera jo. 
Azken eguneratzea: 2005/08/04