Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osasuna
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Erretzen duzu?

 Mendekotasuna

Egunetik egunera ugariagoak dira tabakoak eragiten dituen kalteak agerian uzteko eta tabako gabeko guneak bultzatzeko hartzen diren neurriak. Hala, tabako paketeek osasunean sor ditzakeen kalteen berri ematen dute eta tabakoaren kontrako legeak, aisialdiko zenbait guneetara erretzea debekatu du; taberna, jatetxe zein diskoteketara, besteak beste.
Izan ere, adikzio honek eragiten dituen kalteak gero eta handiagoak dira. Osasunerako Mundu Erakundearen datuen arabera, egunean 13.400 pertsona hiltzen dira tabakoaren eraginez. 2020. urtean berriz, 8,4 milioi pertsona hilko direla uste da.

Zertarako utzi erretzeari?

• Osasuna hobetzeko.
• Emakumezkoa bazara, haur osasuntsuagoa izateko. Haurdun gelditu baino lehen, edo haurdunaldian, erretzeari utzi diotenek probalitate gutxiago dute abortuak izateko, edo pisu gutxiko haurrak izateko jaiotzerakoan.
• Usain txarrik ez izateko ez ilean, ez arropan, arnasan edo atzamarretan; nikotinagatiko hortz horirik eta zigarroengatiko erredurarik ez izateko.
Beste pertsonen osasuna babesteko. Tabako-kea arnasteak pertsona guztiengan du eragina, batez ere neskato-mutikoengan, eta arnas edo osasun arazodunengan.

Nola utzi erretzeari?

Zure ordenagailutik motibazio-programa on bat eskuratu dezakezu, oso-osoa dena.  Erretzeari uztea erabakitzeko motibazio tailerra: "Egizu etenaldi bat" izeneko programa horrek lagunduko dizu erretzeari uzteko dituzun arrazoiak birpasatzen; horrela, errazagoa gertatuko zaizu arrakasta lortzea. 20 minutu beharko dituzu behar duzun informazioa lortzeko, eta gainera, nahi duzun tokian, nahi duzun mementoan eta nahi beste aldiz ikus dezakezu.

Zure osasun zentroan erretzeari uzteko laguntza jaso dezakezu baita, eta "Erretzeari uzteko gidak" (pdf, 337 Kb) ahalegin horretan lagun zaitzake. 

HELP kanpaina

tabakoaren aurkako HELP kanpainaren logoaEuropako Batzordeak tabakismoaren aurkako kanpaina jarri du abian, gazteei (bai erretzaile ez direnei zein erretzeari utzi nahi diotenei ere) tabakorik gabeko bizitza izaten laguntzeko helburuarekin.
Lelo nagusitzat HELP (Laguntza) hitza hartu du kanpaina honek. Ekimen honen lehen egitasmoa "Feel Free to Say No" (Ausartu zaitez ezetz esaten) izan zen eta 1.000 milioi kontaktu egitea lortu zuten Europako Batasuneko gazteekin.
Trikimailu, bideo, aholku zein animazioez hornituriko web orri honek, tabakoarenganako menpekotasuna garaitzen lagunduko dizu.
 

Azken eguneratzea: 2011/01/12