Kasu larriren baten aurrean gaudenean, ez dugu jakiten nola jokatu behar den. Ebakuazioak egin behar direnean, sua dagoenean, haizete handiak daudenean edo eta istripuren bat gertatzen denean, une larriak igarotzen dira, eta oso garrantzitsua da une horietan zer egin behar den jakitea. Egoera horiei aurre egiteko hainbat aholku jarrai ditzakezu. Oso gomendio errazak dira, eta horiei esker, egoera larriei modu hobean egin ahal izango diezu aurre. Ez ahaztu, larrialdiren baten aurrean bazaude, SOS Deiakek eskaintzen dizun telefono zenbakira deitzea. 112 da larrialdietarako zenbakia.