Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osasuna

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Alkohola


·  Mitoak
·  Gehiegi edanez gero...
·  Parrandan atera
·  Informazio gehigarria

Mitoak

Alkoholaren inguruko mito ugari daude. Irakur itzazu eta pentsatu horien inguruan.

Alkoholak maitasun-harremanak, sexu-harremanak eta amodio kontuak errazten ditu. Alkoholak senak askatzen ditu, eta horren ondorioz, sedukzio jokoa basatiago bihurtzen da. Baina portaera hori beste pertsonari ez gustatzea eta harentzat desatsegina izatea gerta liteke.

taulaGehien edateko gai den pertsona da gehien kontrolatzen duena. Pertsona bat alkohol-kantitate handiak edateko gai denean, gorputza ohitzen ari dela eta mendekotasunetik gero eta hurbilago dagoela esan nahi du.

Bakarrik edatea txarra da. Taldean edanez gero, ez da ezer gertatzen. Alkoholak lotsa kentzen du eta horrek euforia eta emozioak kontrolatzeko ezintasuna dakar. Taldean edanez gero, alkoholak eragindako euforia handitu egiten da. Izan ere, taldean emozio guztiak areagotu egiten dira, bakarrik edanda baino gehiago.

Gazteek edaten dute gehien. Gazteen alkohol-kontsumoa osasun publikoari dagokion arazoa da, baina gauza bera gertatzen da helduen alkohol-kontsumoarekin. Helduak alkohola kontsumitzeagatik hiltzen direnean arazo organikoak direla-eta hiltzen dira. Gazteak berriz, istripuetan hiltzen dira batez ere.

Gehiegi edanez gero...

Zu edo zure ingurukoren bat mozkortuta dagoenean jarraitu beharreko zenbait gomendio bildu ditugu hemen.

  1. Inoiz ez da utzi behar bakarrik mozkortuta dagoen pertsona bat.
  2. Adintxikikoa bada, bere senitartekoak abisatu.
  3. Konorterik gabe badago, anbulantziari deitu.
  4. Lo geratzen bada, hitz egiozue edo zain ezazue etxera edo ospitalera iritsi arte.
  5. Ekidin ez hotzitzea. Alkoholaren eraginetako bat beroa galtzea da.
  6. Ez da kafea, ezta dutxa hotzik ere erabili behar.
  7. Behin alkohola hartutakoan sendabidez ezin daiteke ezabatu.
  8. Ez da gomendatzen oka egitaraztea. Biriketara pasa daiteke.
  9. Persona alboz etzan. Etzan nahi ez badu eta kontziente badago, etxera eraman edaten jarrai ez dezan.
  10. Alkohol ezabaketaren erritmoa orduko 6,7 gramokoa da. Ez du balio ez izerdia botatzeak ezta kirola egiteak ere.
  11. Edan ezazu ur ugari alkohola edan aurretik, bitartean eta ondoren ajea sahiesteko eta ez itzazu inoiz alkoholdun edari desberdinak nahastu.

Gogoratu, alkoholak bere denbora behar duela xurgatzeko, eta oso azkar edaten baduzu, nahi gabe mozkortzea errezagoa da.

Parrandan atera

Parrandan ateratzen zarenean hainbat gomendio jarraitzea gomendagarria da. Izan ere, alkohola eta beste droga batzuk kaltegarriak dira ezegonkortasun eta antsietate etapa bat baduzu, botikak hartzen badituzu, paranoiak eta pensamendu txarrak etortzen bazaizkizu, haurdun bazaude, asma, diabetea edo hepatitisa baduzu eta oroimen txarra edo kontzentrazio zailtasunak badituzu.

Ez ahaztu gainera, gutxiago edanda gehiago goza dezakezula. Horretarako nahikoa da tragoak neurtzea, edari desberdinak ez nahastea eta proteina asko dituzten jakiak jatea.

Eta parrandara zoazenean gogoratu ondorengoa:

  • Ez gidatu eta gidatzen baduzu ez edan.
  • Ez eduki kopa eskuan. Erorketa eta lesioen arriskua dago.
  • Beranduago hasi edo goizago geratu.
  • Ez galdu daramatzazun kopen kopurua.
  • Zure muga aukeratu. Inoiz ez aldiko 5 kopa baino gehiago eta ahal bada, janariarekin batera.
  • Zure aukera gorde eta ez edatearena errespetatu. Adiskideak galtzeko beldur bazara beraien girora ez moldatzeagatik, ez dira adiskideak.

Informazio orokorra

irudiaIrakurri ahal izan duzun moduan, alkohola arazoak sor ditzakeen droga bat da. Alkohola kontsumitzeak hainbat arrisku eragin ditzake, eta horiek gainera, handitu egiten dira zenbat eta gehiago edan. Ondorengoak dira arriskuak:

  • Garapen psikikoan eragina izan dezake.
  • Errendimendu fisiko eta intelektuala gutxitzen du.
  • Arrisku portaeren aukerak handitzen ditu: gidatze ausartegia, borrokak, arduragabeko harreman sexualak, ekintza biolentoak...

Era berean, kontuan izan behar da alkohola ez dela beste droga batzuekin nahastu behar, horien efektuak oso arriskutsuak izan baitaizkete. Alkoholaren inguruko informazio gehiago irakur dezakezu.

Azken eguneratzea: 2006/08/18