|
Ekaitza, trumoi eta tximistekin bada, ez egon toki garaietan, zuhaitz altu edo burdinazko egituretan... |
|
| Etxean bazaude, haize korronteetatik ihes egin, atera bainuontzi edo dutxatik, itxi leihoak eta aparailu elektrikoak eta telebista deskonektatu. |
|
|
|
Mendian bazaude, autoa babes egokia izan daiteke ateak eta leihoak ongi itxita. |
|
| Enbata datorrela iragartzen bada, agintarien esana egin, alde egin ezazu hondartzatik eta ez itzuli arriskurik ez dagoela jakin arte. |
|
|
|
Haizeak gogor astintzen badu, ez ibili aldamio, garabia, markesina eta erortzeko arriskua duten gauzen inguruan. |
|
Larrialdi guztietarako telefono bakarra
|
|
| Azken eguneratzea: 2007/03/09 |
|