Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ekologia eta ingurumena
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Optimizatu energiak


Berritu ezin diren baliabideak
Zer egin dezakegu?


EnergiaEnergia ezinbestekoa da gure jarduera gehienetarako, jakiak prestatzeko, etxeak berotzeko, edo industrietarako indar eragile gisa. Hala ere, planetaren energia erabiltzeak, sortzeak eta alferrik galtzeak baditu bere ondorioak.

Mendeak joan, mendeak etorri, gizonek eta emakumeek Lurreko baliabideak erabili izan dituzte, agortezinak balira bezala. Energiaren erabilera orokorra ia %70 handitu da azken 30 urteotan. Eta are okerrago dena, datozen 15 urteetan kontsumoa urtero %2 handituko dela aurreikusi dute.


 Berritu ezin diren baliabideak

TrafikoaGure ohiko energia iturriak (ikatza eta petrolioa) erregai fosilak dira. Milioika urtetan hildako animalien eta landareen hondakinetatik sortu direlako deitzen zaie horrela. Adibidez, urtebetean munduan kontsumitzen den petrolio kopurua sortzeko, naturak milioi bat urte behar izan zituen. Eta adituek egindako kalkuluen arabera, petrolio erreserbak datozen 60 urtetan agor daitezke.

Erregai horien gehiegizko erabilerak kutsadura maila handia sortu du. Izan ere, erregai fosilak erretzean atmosferara CO2 emititzen da, eta beroketa osoa eta euri azidoa errazteko baldintzak sortzen dira. Beraz, berritu ezin diren baliabide naturalekiko dugun mendekotasuna murriztu behar dugu. Energia-iturri alternatiboak eta berriztagarriak behar ditugu orain, hau da, energia eolikoa, eguzki-energia, energia geotermikoa, biomasarena edo hidroelektrikoa bezalakoak.


 Zer egin dezakegu?

Energia aurrezteko banakako eta guztiontzako irtenbideak bilatu behar dira. Egunean zehar hainbat gauza egin ditzakegu energiaren erabilera gutxitzeko. Gogoratu, energia aurreztea dirua aurreztea da!

Hona hemen etxean energia aurrezteko moduaren hainbat adibide:

  • Itzali! "Erdi itzalita" (stand by) dagoen telebistak piztuta dagoenean gastatzen duen energiaren laurden bat gastatzen du. Eta beste horrenbeste egin dezakezu beste etxetresna elektriko txiki askorekin.
  • Etxetresna elektrikoakEros itzazu energia aldetik eraginkorrak diren bonbillak eta konpaktu fluoreszenteak. Inor ez dagoen geletan, argia itzali.
  • Jaitsi berogailuaren graduak. Hotz bazara, jantzi arropa gehiago berogailua igo beharrean.
  • Erabil ezazu behar duzun ur beroa bakarrik, eta bainatu beharrean, dutxatu zaitez.
  • Erabil itzazu argindar-sareari konektatzen diren tresna elektrikoak. Kontsumitutako pilak eta bateriak oso kutsatzaileak dira. Pilak behar badituzu, berriz kargatzekoak izan daitezela.
  • Ateak eta leihoak hermetikoki itxi, aire-korronterik sar ez dadin.
  • Etxetresna elektriko zaharren ordez, eros itzazu energia modu eraginkorragoan erabiliko duten berriak.

Informazioaren iturria:
YouthXchange, Kontsumo iraunkorrerako hezkuntzako esku-liburua.


 

Azken eguneratzea: 2008/06/06