Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ekologia eta ingurumena
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Garapen iraunkorra


Energia
Garraioa
Enpresak
Tokiko Agenda 21
Planeta jaten ari zara?


Erreka batGarapen iraunkorra kontzeptuak toki bateko baliabide naturalen erabilera arrazionalari egiten dio erreferentzia, hauek agortu ez daitezen eta, gu egiten ari garen bezala, etorkizuneko belaunaldiek ere baliabide hauetaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Beraz, gure munduaren garapen iraunkorra bermatzeko ezinbestekoa da arreta berezia jartzea energia, garraioa edota enpresak bezalako arloetan.


Energia

Gure gizartean energia [ES] premia handia dago, eta premia hori asetzeko, metodo ezberdinak erabiltzen dira, petrolioaren deribatuak, gas naturalak, energia berriztagarriak eta beste hainbat, esaterako. Guzti horreek, ordea, gure naturari kalte egiten diote, eta ingurumen arazoak sortzen dira. Hala nola, berotegi-efektua eragiten duten gasak zabaltzen dira, edota SO2 eta NOx gasak zabaltzen dira.

Haize-errotakHori dela eta, beharrezkoa da kontsumitzen dugun energia kontrolatzea. Izan ere, zenbat eta gehiago kontsumitu, poluzioa eta baita gure gastua ere handiagoa izango dira. Hori ekiditeko nahikoa da gomendio txiki batzuk jarraitzea. Horiek kontuan hartuz gero, gure ingurumena zaindu ahal izango dugu:

  • Etxeko tenperatura egokia 19-20 gradu bitartekoa da. Hortik gora, energia eta dirua xahutzea dira.
  • Argi asko eta luzaroan behar baduzu, egokiena fluoreszentea erabiltzea da. Izan ere, bonbilla arruntek baino gutxiago kontsumitzen dute. Hala ere, denbora gutxian argia askotan piztu eta itzaltzen baduzu, ez da gomendagarria fluoreszentea erabiltzea.
  • Kontsumo baxuko bonbillak erabili. Gutxiago poluitu eta gastatuko duzu. Argia denbora gutxian askotan itzali eta pizten baduzu, ordea, ez da gomendagarria modu honetako bonbillak erabiltzea.
  • Erabili behar ez dituzun etxetresnak itzalita eduki.
  • Etxetresna bat erosterakoan, gutxien kontsumitzen duena kontuan izan.
  • Etxea goizean goiz aireztatu, tenperatura orduan baita freskoena. Neguan nahikoa da 10 minutuz aireztatzearekin.
  • Bitrozeramika elikagaiak prestatzen amaitu baino lehenago itzali. Energia aurreztuko duzu modu horretan.
  • Arropa kopuru handia duzunean egin plantxa. Izan ere, plantxa berotzen agortzen da energia gehien.


Garraioa

Erabili bizikletaGero eta gehiago erabiltzen dugu autoa. Pertsonek, automobilaren beharra dute hainbat ekintza eta zerbitzu egiteko. Adibidez, lanera joateko, lanean erabiltzeko, edota aisialdirako. Horrek aldi berean, ingurumena eta gizakion osasuna kaltetzen du. Izan ere, garraioa da gure herrietako eta hirietako ingurumenari kalterik handiena egiten dion faktorea.

Horregatik, ezinbestekoa da autoaren erabilera murriztea eta garraiobide publikoa erabiltzea. Ez da ahaztu behar, garraio publikoa, bidaiari bakoitzaren energia kontsumoari dagokionez, askoz ere eraginkorragoa dela autoa baino. Eta era berean, merkeagoa da. Oso erraza da ingurumena zaintzea:

  • Ibilbide motzak oinez edo bizikletaz egin itzazu. Modu horretan, atmosferan isurtzen den CO2a murriztuko duzu.
  • Erabili garraio publikoa joan-etorrietarako.
  • Autoa guztiz ezinbestekoa denean baino ez erabili.
  • Ibilbide bera egiteko, lagunekin edo lankideekin ibilgailu bakarrean joan.
  • Autoa mantentzeko egin behar diren lanak, aldian-aldian eta behar bezala egin. Modu horretan, ibilgailuaren bizia luzatuko duzu eta ingurumen-inpaktua murriztu.
  • Autoaren olioa tailer espezializatuetan aldatu, eta ziurtatu zaitez jasotako olioa baimendutako tratamendu-zentro batera bidaltzen dutela.
  • Bi minututik gora geldirik bazaude, itzali autoaren motorra.


Enpresak

Ingurumena zaintzeko lanean enpresek ere gauza ugari egin dezakete. Nahikoa da ingurumena zaintzeko konpromisoa hartu nahi izatea, eta ondoren, beraien enpresak ingurumenean zer nolako eragina sortzen duen ezagutzea. Era berean, enpresa batek konpromiso hori hartzen Fabrika batduenean, enpresak arduraz jokatu behar du, eta ingurumena bere lanaren zati bezala hartu behar du. Hau da, enpresaren eguneroko kudeaketan sartu behar du eta ez gastu huts gisa ulertu.

Euskadin gero eta enpresa gehiago arduratzen dira ingurumenaz. Azken urteetan, esaterako, nabarmen handitu da ingurumena kudeatzeko sistemen egiaztagiriren bat lortu duten enpresen kopurua.


Tokiko Agenda 21

Parke batTokiko Agenda 21 toki-agintariek bultzatutako eta garatutako ekintza plana da, eta helburu du, ingurunearen garapen iraunkorrerantz aurrerapausoak eman eta, herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Zehatz esanda, hiru puntu hartzen dira kontutan ekintza plan honetan: ingurumena errespetatzea eta zaintzea, ekitatea eta justizia soziala, eta hazkunde ekonomiko orekatua. Eta udalerriek Agenda Local 21 [ES] ezartzea errazteko asmoz, Udalsarea 21 sortu zen.

Edozein herritarrek har dezake parte Tokiko Agenda 21 prozesuan garapen iraunkorraren alde. Zure ekarpenak ezinbestekoak dira. Zure herriko foroetan, lan tailerretan... parte har dezakezu. Horretarako egin behar duzun gauza bakarra, zure udaleko Ingurumeneko arduradunarekin harremanetan jartzea da eta aditzera eman Tokiko Agenda 21ean parte hartu nahi duzula.


Planeta jaten ari zara?

Bizi garen planeta hau ongi zaintzen al duzu? Zer egiten duzu, eta zer ez duzu egiten gure lurra eta ingurumena zaintzeko?

Planeta jaten ari zara?Inkesta [ES] bati esker, ingurumenaren alde egiten duzuna eta egiten ez duzuna zenbatekoa den ezagutu eta kalkulatu ahal izango duzu. Eta galdera orokor bati erantzun beharko diozu: planetaren zenbateko zatia jaten ari zara?

Horrela, zure aztarna ekologikoa [ES]zenbatekoa den ezagutu ahal izango duzu. Aztarna ekologikoa, kontsumitzen ditugun produktuak ekoizteko eta sortzen ditugun hondakinak beregain hartzeko planetak behar duen lurrazal tamaina neurtzen duen adierazlea da. Izan ere, lurreko biztanle bakoitzak euskaldunok bezala kontsumituko balu, gizakiok bi planeta eta erdi beharko genituzke bizirik irauteko.


 

Azken eguneratzea: 2008/06/06