Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ekologia eta ingurumena

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Erosketa arduratsuak


Zelan aukeratu produktuak
Haurren lana
Ikasi "erosten" eta "ez erosten"
Zer egin dezakegu?


Ezer ez erostea ez da errealista, baina gehiegi erosteari uztea ezinbestekoa da. Kontsumo iraunkorra diogunean ez gara soilik produzitzeko eta kontsumitzeko moduak eragiten duen ingurumen-Gazte bat laneankostuaz ari; pertsona-kostuak eta gizarte-kostuak ere aintzat hartu behar dira.

Dendetara eta gure etxeetara heltzen diren produktu asko eta asko garapen bidean dauden herrialdeetan produzitzen dira, konpainia multinazionalentzat lan-eskua merkeago delako han, ia beti. Baina tratuak bidezkoa izan behar du tartean dauden guztientzat. Kontsumo iraunkorrak gizarte-justizia defendatu behar du, eta oinarrizko giza, gizarte eta ekonomia eskubideak errespetatu behar ditu, guztiontzat, inor alde batera utzi gabe.


Zelan aukeratu produktuak

Bidezko merkataritzako produktuak honako betebehar hauei jarraiki egiten direnak dira:

  • Gazte bat egunkariak saltzenEnpresa ekoizleek antolaketa-egitura demokratiko eta parte-hartzailea izan behar dute.
  • Lan-baldintza duinak: bidezko soldatak, berdintasuna gizon eta emakumeen artean, langileen osasuna arriskuan jarriko ez duten lan-baldintzak.
  • Lortutako etekinak komunitatearen oinarrizko beharrei erantzuteko bideratzea (osasuna, hezkuntza eta abar).
  • Ingurumenarekiko errespetua bermatzea, tokiko ingumenak bizirik irautea kolokan jar dezaketen produkturik erabili gabe.
  • Debekatuta dago haurrek lan egitea.
  • Entitate banatzailearekiko harremanean bidezko prezio bat ezartzen da, eta epe luzerako produktuak eta harreman komertzialak aldez aurretik finantzatzen dira, komunitateek nork bere garapena planifikatzeko aukera izan dezaten.


Haurren lana

Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) kalkuluen arabera, 5 eta 14 urte bitarteko 250 bat milioi haurrek lan egiten du munduan. LANEren estatistikek agertzen dutenez, Afrikako 5 haurretik 2 egoera horretan dago (mundu osoko haur langileen %32), Asiako 5 haurretik 1 (mundu osoko %61), Latinoamerikako 6 haurretik 1 (mundu osoko %7), eta Ozeaniako 3 haurretik 1. Afrikan bakarrik, kopuruak gora eta gora ari dira, urtean milioi bat igoz, eta 2015. urterako 100 milioietara iritsiko dela aurreikusten dute.

Pertsona bi laneanHala ere, arazo hori ez da garapen-bidean dauden herrialdeetakoa soilik. 1998an, Ameriketako Estatu Batuetako Lan Departamenduak kalkulatu zuen, gutxi-gorabehera, "legezko" 3 milioi haur langile zeudela AEBetan (legez kanpoko 1,5 milioiaz gain). Eta Erresuma Batuan, orain dela gutxi egindako ikerketa batean ikusi ahal izan zutenez, 11 eta 15 urte bitarteko 750.000 haurrek lan egiten du normalean, eta batzuk astean 50 ordu egitera heltzen direla.

Eta tristeena zera da: mundu osoko familia asko haurren diru-sarrerei esker bizi direla. Lanak haurraren osasun fisikoa eta segurtasuna kolokan jartzen du, eta horretaz gain, haurraren eskubideak alde batera uzten dira, eta are garrantzitsuagoa dena, eskola-hezkuntza jasotzeko aukera kentzen zaie.

Gazte bi ikastenMundu osoan, 150 milioi haurrek lehen mailako hezkuntzan uzten diote eskolara joateari, lau urte baino gutxiagoko eskolatzearekin. Indiako lau haurretik bat ez da inoiz eskolara joango. Munduko haur guztiei lehen mailako hezkuntza emateak 6.000 milioi dolarreko kostua izango luke, mundu osoko militarrek 4 egunetan gastatzen dutena, alegia.

Eta guzti hori sorgin-gurpilaren hasiera baino ez da; hezkuntzarik gabe, gaizki ordaindutako lanetatik eta pobreziatik ateratzeko aukerak nabarmen jaisten dira.

Hortaz, kontsumitzailea kontzientziatuz gero eta modu etikoan produzitu dela ziur ez gauden produkturik erosten ez badugu, orduan aldaketa gerta daiteke.


Ikasi "erosten" eta "ez erosten"

Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo  eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak ardurazko erosketei buruzko tailerrak egiten ditu haur, gazte eta helduentzat, "Kontsumo gelak" programaren bitartez. Erosterakoan jarrera kritiko eta zuhurra hartu beharrari buruz kontzientziatzea dute helburutzat tailer horiek.


Zer egin dezakegu?

Honako gomendio hauek modu etikoan erosteko lagungarri izan dakizkizuke:

  • Hauta itzazu etika eta portaera-kode garbiak dituzten fabrikatzaileek eta merkatariek egindako eta banatutako artikuluak.
  • Zure marka gogokoenak eten gabe azter itzazu; jar zaitez harremanetan zure inguruko kontsumitzaileen elkarteren batekin eta lor ezazu marka horiei buruzko informazio gehiago.
  • Saihets itzazu giza eskubideak errespetatzen ez dituzten erregimenak babesten dituzten enpresek eskaintzen dituzten produktuak eta zerbitzuak.
  • Boikot egin iezaiezu langileei soldata txikiak ordaintzen dizkieten produktoreei, edo langileak esklabo moduan dituztenei, edo euren hornitzaileek esklabotasunari laguntzen diotenei.
  • Ahal den guztietan, hauta itzazu "Haurren lanik gabekoa" (No child labour) dioten etiketa duten produktuak eta zerbitzuak.
  • Ahal izanez gero, hauta itzazu "Animaliekin esperimentatu gabekoa" dioten etiketa duten produktuak eta zerbitzuak.
  • Boikot egin iezaiezu zalantzazko fabrikazio bideak erabiltzen dituzten produktuei eta zerbitzuei.
  • Truka ezazu beste kontsumitzaileekin, kontsumo-produktuekin eta etikarekin erlazionatutako informazioa eta bizipenak.


Informazioaren iturria:
YouthXchange, Kontsumo iraunkorrerako hezkuntzako esku-liburua.


 

Azken eguneratzea: 2006/11/16