Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ekologia eta ingurumena
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Aurreztu ura, ziurtatu ura


Oinarrizko eta funtsezko elementua
Zer egin dezakegu?
Botilako ura: benetako kostua


Edan egiten dugu, horrekin garbitzen ditugu gure gorputzak, ontziak, arropak, etxea eta autoa… Pertsonen gorputza urez osatuta dago, ia osorik. Elikagaiak ez lirateke haziko urik gabe; organismo bizidun guztien biziraupenerako hil ala bizikoa da. Jan gabe hilabete bat iraun daiteke, baina urik gabe 5 eta 7 egun bitartean baino ez.


Oinarrizko eta funtsezko elementua

Jendea ura garraiotzenMundu guztian, uraren kontsumoa gero eta handiagoa da. Hain oinarrizkoa eta funtsezkoa den elementu hori, ura alegia, eskuragarri izatea datozen urteetako arazo larrienetakoa eta gatazkatsuenetakoa bihur daiteke.

Eskaera handiago horri eutsiz gero, ekonomikoki ustiagarria den ura agortu egingo da hainbat inguruetan. Eta 2025. urterako, mundu osoko biztanleen bi herena ur-eskasia larria pairatzeko arriskuan egongo da.

Mundu osoan, 2.000 milioi lagunek ez dauka edateko ura lortzeko aukerarik. Mundu osoan, 4.000 milioi lagun baino gehiagok ez dauka iturriko urik etxean. Afrikako hainbat tokitan, emakumeek eta haurrek 20 litro ur eraman behar izaten dituzte, askotan 5 orduko bidea eginez, gertuen duten hornidura-iturritik etxeraino. Ordea, herrialde industrializatuetan, hiriko batez besteko etxebizitza batean, 4,6 lagun bizi diren etxean, egunean 640 litro ur erabiltzen dira.

Estatistika horiek beldurgarriak dira, eta litekeena da etorkizunean inoiz ez bezalako hondamendia gertatzeauraren kontserbazioari eta kudeaketari merezi duen seriotasunez heltzen ez badiogu.


 Zer egin dezakegu?

Ura erabiltzeko gure modua aldatzeko saiakera egiten badugu, gauzak alda daitezke. Ibaietan zenbat eta ur-kopuru txikiagoa egon, kutsaduraren kontzentrazioa orduan eta handiagoa da. Zer egin dezakegu ura aurrezteko?

  • Ibai batBainatu beharrean, dutxatu zaitez. Batez beste, dutxatzeko erabiltzen den uraren bikoitza erabiltzen da bainatzean.
  • Komuneko komun-ontzi eta ura kontsumitzen duten etxetresna elektriko berriak erostean (ikuzgailuak eta ontzi-garbigailuak, esaterako), ur-kontsumo txikia dutenak aukeratu itzazu. Ura %60 gutxiago erabil dezakete.
  • Ez garbitu hain maiz zure arropak. Batzuetan, ez dago benetan zikina, aireztatzearekin eta freskatzearekin nahikoa izaten da. Eta gainera, gehiago iraungo dizu.
  • Ez bota komunetik behera tanpoiak, pixoihalak eta kondoiak, batik bat, zu bizi zaren tokian ur zikinak tratatu gabe itsasoratzen badira. Horretan pentsa ezazu igeri egitera joaten zaren hurrengo aldian.
  • Ez bota inoiz etxean erabiltzeko substantzia kimikoak isurbidetik (olioa, agoarrasa eta pintura disolbatzaileak).
  • Lorategiko ur-erabilera planifika ezazu, xerolorategiko teknikei jarraiki, hots, ur-kontsumo arduratsua eginez.


 Botilako ura: benetako kostua

Botilako uraIkerketa independente baten ondorioz, Naturarentzako Mundu Funtsak (WWF, ingelesez) iturriko ura edateko gomendioa eman zien herritarrei, izan ere, askotan, botilakoa bezain ona baita. Hori ingurumenarentzako mesedegarriagoa izango litzateke, baita kontsumitzaileen poltsikoentzat ere.

Ikerketa horren arabera, botilako ura ez da beti iturrikoa baino ziurragoa edo osasungarriagoa herrialde askotan, nahiz eta benetako balioa 1.000 aldiz biderkatuta saltzen den.

Ikerketak beste datu bat ere eman du ezagutzera: urtean 1,5 milioi tona plastiko erabiltzen dira ura botiletan sartzeko. Botila horiek egiteko eta desegiteko prozesuetan, ingurumenarentzat toxikoak diren substantzia kimikoak aska daitezke. Are gehiago, mundu osoan urtean botilan sartzen diren 89.000 milioi litro uraren laurden bat jatorrizko herrialdetik at kontsumitzen da. Botilako uraren garraioak sortzen dituen eta berotze-efektua eragiten duten gasen emisioa ere (batez ere CO2) klima-aldaketaren arazo orokorrari gehitzen zaio, bai herrialdeen barruan, bai kanpoan.

Informazioaren iturria:
YouthXchange, Kontsumo iraunkorrerako hezkuntzako esku-liburua.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/06