Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lana eta prestakuntza

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Segurtasuna eta osasuna lanean


Segurtasuna eta osasuna
Osalan
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia
Lotura interesgarriak


Segurtasuna eta osasuna

Enpresa edota lantoki guztietan ezinbestekoa da langileen osasuna eta segurtasuna babestea, beraien jarduerak eragin ditzaken lesio edo gaixotasunak saihesteko. Hau da, ahalegin berezia egin behar da pertsonen osasuna babestu eta mantentzeko.

Lantokietan sortu daitezkeen arriskuak kontrolatzeko eginkizunak ez dauka ezberdintasunik beste edozein zereginen kontrolarekin alderatuta: arazoak identifikatu behar dira, ondo ezagutu eta, azkenik, zer egin erabaki eta irtenbideak aplikatu.

Segurtasun eta osasun sistema bat eraginkorra izateko, gomendagarria da honako puntu hauek betetzea:

  • aholkularitza tekniko eta zientifiko egoki batean oinarritutako lege-esparrua izan.
  • informazioan oinarritutako prebentzio estrategia bat.
  • hezkuntza eta prestakuntza.
  • neurriak zorroztasunez bete.
  • egungo eta etorkizuneko arazo berriak ikertzeko gaitasuna.

Estatistikek diotenez, urtero 2 milioi langile baino gehiago hiltzen dira mundu osoan izaten diren 270 milioi lan-istripuetan. Kontuan eduki behar da baita ere 160 milioi pertsona gaixotu egiten direla segurtasunik gabekoak, osasungaitzak edo sostengaezinak diren lanpostuen ondorioz.


Osalan

Osalan logoHemen, Euskadin, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea daukagu, Osalan. Erakunde hau, Euskal Autonomi Erkidegoari laneko segurtasunaren, higienearen, ingurumenaren eta osasunaren eremuan dagozkion ekintza guztiak organo tekniko bakar batean koordinatzeko eta zentralizatzeko asmoarekin sortu zen, eta langileriak dituen eskubideei eduki eraginkorra emateko.

Osalanen jarduera, enplegaturiko langileak dituzten jarduera ekonomikoen adar guztietara zabaltzen da, kooperatibak eta Administrazio Publikoak barne hartuz. Era berean, langile autonomoei dagozkien lan-arriskuen prebentzio-lana ere egiten du.
 
Era honetan, Osalanek, besteak beste, eginkizun hauek betetzen ditu:

  • Lan-istripuak edo lanbide-gaixotasunak eragiten dituzten kausak aztertu eta ikertu.
  • Langileen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen faktoreei buruzko ikerketak eta txostenak egin eta aholkuak eman.
  • Kontrolak antolatu eta garatu.
  • Segurtasuna eta lan-osasunaren inguruan informazio eta prestakuntza jarduerak antolatu eta garatu.

Bere eginkizunak betetzerakoan, Osalaneko langile teknikoak agintaritza publikoaren agentetzat hartzen dira, eta hortaz, hala nahi dutenean lantokien titularrek bertara sartzen utzi behar diete.


Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren logoa1996an sortu zen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia laneko segurtasunarekin eta osasunarekin zerikusia duten informazioak kontrolatu, bildu, aztertu eta sustatzeko helburuarekin.

Agentzia honek, Estatu kideek edota enpresek aplikatzen dituzten aurkikuntza zientifikoak, informazio estatistikoak eta prebentziozko neurriak kontrolatu, batu eta aztertzen ditu.


Lotura interesgarriak:

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Europako Batzordea: osasuna, higienea eta segurtasuna lanean
Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionala

 

Azken eguneratzea: 2006/09/07