Lan bila bazabiltza edo lanez aldatu nahi baduzu jakin ezazu, prestakuntza on bat izateaz gain komenigarria izaten dela enplegua bilatzeko teknika egokiak erabiltzea. Era honetan, zure aukerak nabarmen handituko dira.
Jarraian, pista batzuk eskainiko dizkizuegu:
Creative Commons lizentziapeko argazkia. Egilea: Evil Erin.
Komenigarria izaten da bai Interneten zein zeure udalerrian aurkitu ditzakezun orientazio eta enplegu zerbitzuei aholkua eta argibideak eskatzea.
Adibidez, Lanbide.net Euskal Enplegu Zerbitzua da, eta bere eginkizuna langabeen lan-munduratzea erraztea da, enplegu-politika aktiboen bitartez. Lanbide.net webgunean lana bilatu eta eskaini dezakezu eta diruz lagundutako ikastaroei, izen-emateei, prestakuntza zentroei eta abarreri buruzko informazioa ere aurkituko duzu. Era berean, Lanbide.net orriak zerbitzu hauek eskaintzen ditu, besteak beste:
Benetako lan-eskaintzak (Lanbideren eskaintzak, prentsan argitaratutako eskaintzak, lan publikoa...).
Lanbide Twitterren
Lanbidek Twitter gizarte-sarean kontua ireki du. Euskal Enplegu Zerbitzuaren katalogoa zabaltzeko bokazioarekin jaio da @lanbideejgv, lanpostu bila dabiltzanei lan-merkatura sartzen laguntzea helburu hartuta. Horretarako, etengabeko informazio-jarioa eskainiko du egunero: lan-eskaintzak, prestakuntza-ikastaroak eta lanarloko berriak; eta jarraitzaileekin solasean aritzeko bide gisa ere erabiliko da.
Expolan - 2011ko martxoak 23Creative Commons lizentziapeko argazkia. Egilea: Feuillu.