[Beste web interesgarri batzuk]

Zientzia.net
Zientzia.net Elhuyar Fundazioaren Web gunea da. Bertan, zientziaren eta teknologiaren inguruko informazio eguneratua aurkituko duzu, modu entretenigarri eta ulerterrazean landuta. Zientzia.net-en artikuluak, dosierrak, argazkiak, bideoak, Euskal Herrian egiten diren ekitaldi zientifikoen agenda, Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren Interneteko bertsioa, dibulgazio-liburuen iruzkinak, zientzia-hiztegiak eta abar aurki ditzakezu.
Elhuyarren lan ildo nagusia zientzia eta teknologia gizarteratzea izan da hasieratik. Zientzian eta teknologian nonahi sortzen diren berriak euskal gizarteari helaraztea eta Euskal Herrian bertan nahiz kanpoan arlo horietan zer egiten den ezagutzera ematea da helburu nagusia.
|