Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

KZgunea: Internet zure eskura


KZguneko logoaEz duzu aitzakiarik Interneten dohainik nabigatzeko! Euskadiko udalerri guztietan zehar banatuta dauden KZguneak era guztietako erraztasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkizu.

KZguneak Interneti buruzko prestakuntza jaso eta Internet erabiltzeko lekuak dira; dohainik dira eta sarea zer den eta zertarako balio duen jakiteko era guztietako zerbitzuak eta ikastaroak dituzu bertan. Horrekin batera, nabigatu ahal izateko ordenagailuak erabiltzeko aukera ere baduzu.

Gaur egun, Euskadiko ia udalerri guztietan aurkitu dezakezu KZgune bat eta, zehatz esanda, hauxe eskaintzen dizute:

  • 20 edo 10 orduko iraupena duten Interneteko oinarrizko prestakuntza-ikastaroak.
  • Sareari buruzko ikastaro aurreratuak eta mintegi espezifikoak.
  • Elkarteentzako (komunitate birtualak) web orriak diseinatu eta gordetzea.
  • Guneko erabiltzaile bakoitzari prestakuntza edo laguntza ematen dioten tutoreak.

InformatikaGuzti horretaz gain, KZguneak IT Txartela eskuratzeko aukera ere ematen dizute. Txartel hau tresna informatikoak eta Internet erabiltzeko dauzkazun ezaguerak egiaztatzen dituen sistema bat da.

KZgunea zentroak, Konekta Zaitez eta Enpresa digitala egitasmoekin batera, helburu nagusi bezala Interneten kultura euskal herritarren artean zabaltzea duen Euskadi Informazioaren Gizartean Sartzeko Planaren barruan kokatzen dira.

Azken eguneratzea: 2006/09/27