Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

IT Txartela, egiaztagiri erabilgarria


IT TxartelaIT Txartela, Informazioaren Teknologietan oinarrizko Gaitasuna Ziurtatzeko Sistema bat da, eta pertsona batek tresna informatikoak eta Internet erabiltzeko dauzkan ezaguerak egiaztatzen ditu.

Objetiboki ebaluatzeko sistema bat da honakoa eta Informazioaren Gizartean moldatzeko daukaten gaitasuna egiaztatu nahi duten Euskadiko hiritar guztiei zuzenduta dago.

IT Txartelak  hainbat urte daramatza indarrean Euskadin SPRIk (Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea) kudeatuta eta  KZgunea zentroen lankidetzarekin.

KZgunea zentroetan txartel hau eskuratzeko azterketak egin daitezke, bere  modulu ezberdinetan: Internet, Microsoft Word 97/2000/XP/2003, Microsoft PowerPoint 97/2000/XP/2003, Microsoft Excel 97/2000/XP/2003, Microsoft Access 97/2000/XP/2003, Microsoft Office XP eta abar.

Modulu bakoitza gainditzen duten pertsonek dagokien egiaztagiria jasotzen dute beraien etxeetan eta txartel pertsonalizatua (IT Txartela) zeinetan, atzealdean, gainditu den ezagutza maila zehazten den.

Lan eskaintza publikoetan , kasu batzutan, informatika ezagutzak erakutsi behar dituzte hautagaiek. Nahikoa izaten da IT Txartela aurkeztea eskatzen den maila egiaztatzeko.

Azken eguneratzea: 2008/10/07