Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Eskola Web, estatistikaren mundurako leihoa


Eskola WebEustat-ek (Euskal Estatistika Erakundeak) estatistikaren mundurako leihoa ireki du Eskola Web gunearekin. Estatistikaren gainean heztea helburu duen proiektu hau ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduta dago, eta bertan, beraien jarduerak garatzeko materiala eskaintzen zaie. Batetik jolasteko atalak eta atal errazak daude; eta, bestetik, hezkuntza-maila bakoitzera egokitutako eskolak prestatzeko materiala.

Web gune honetan, unitate didaktikoei eta horietako atazei buruzko informazioa ikusi eta deskargatu daiteke. Era berean, han eta hemen argitaratzen diren estatistiken oker eta tranpak atzemateko pistak ere ematen dira. Hainbat jolas didaktiko erabiltzeko aukera ere ematen du eta, test baten bitartez, estatistikei buruz dituzun ezagutzak neurtu ditzakezu.

Eta nola ez, Eustat-en estatistika-eskaintzaren alderdirik garrantzitsuenak ere Eskola Web atarian ikus daitezke, hau da, udalerrietako informazioa, jaioberrien izenak, turismoa, hezkuntza eta biztanleriaren berezko mugimenduari buruzko datu estatistikoak.

Azken eguneratzea: 2007/10/25