Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Ikasketak unibertsitatean


Unibertsitateko karrera aukeratzea

IkasleakUnibertsitatera heldu baino lehen, ikasi nahi duzun karrera aukeratu behar duzu. Ez da lan erraza, aukeraketa horrek zure etorkizun profesionalean zuzenean eragingo baitu. Gainera, gauza asko eta oso ezberdinak atsegin dituzu eta ez dakizu zein aukeratu, eta zure gurasoek beraiek nahi duten karrera egitera bultzatzen zaituzte. Zer egin?

Aukeraketa egin aurretik, egokiena, interesatzen zaizkizun ikasketen inguruan informatzea da. Joan zaitez fakultateetara, parte hartu orientazio-ikastaroetan, hitz egin arlo horretan lan egiten duten profesionalekin... Horrek guztiak horren zaila den erabakia hartzen lagunduko dizu. Zentroek ere erabakia behar bezala hartzen lagunduko dizute. Aholkuak eta informazioa emango dizute eta elkarrizketa eta testak egingo dizkizute.

Erabakia hartu aurretik ongi pentsatu. Ondorengo gomendioak erabilgarriak izango dituzu:

  • Utzi alde batera familiaren presioak.
  • Erabaki garrantzitsua da, beraz, ongi pentsatu.
  • Etorkizunean zure burua lanbide horretan ikusten duzun pentsa ezazu.
  • Hitz egin sektoreko profesionalekin.
  • Aztertu aukera guztiak.
  • Ez ahaztu, asmatzen ez baduzu karreraz aldatzeko aukera duzula.

Euskal Herriko Unibertsitateak zure esku du Unibertsitate Orientaziorako Zerbitzua. Bertan, karreren inguruko informazioa, horietara sartzeko behar den nota, euskaraz dauden karreren eskaintza eta beste hainbat gairen inguruko informazioa eskaintzen da. Gainera, zerbitzu horrek urtean hainbat informazio hitzaldi eskaintzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko herrietan. Era berean, EHUk orientaziorako jardunaldiak antolatzen ditu bere hiru kanpusetan eta martxoko lehen astean ate irekiko jardunaldiak izaten dira Unibertsitatean. Horrela, nahi duen orok Unibertsitatea gertutik ezagutzeko aukera du.


 

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Urrutiko Hezkuntza

Unibertsitate-irakaskuntzari dagokionez, Euskadin lau unibertsitate daude, eta horien barruan 28 fakultate, 3 goi-mailako eskola tekniko, eta 11 unibertsitate-eskola. 4.000 irakaslek baino gehiagok ematen diete eskola 80.000 ikasleri baino gehiagori.

Gazteaukera.net-etik, orobat, loturak eskaintzen dizkizugu Euskadiko unibertsitate publiko zein pribatuekin.

Gainera, beste unibertsitate batzuetara ere sar zaitezke.

 

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak ikastetxe elkartuak ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan: 

 

Ostatua eta Garraio Zerbitzua

UPV/EHUra egunero joateko garraio publikoa (autobusa edo trena) erabil dezakezu edo autoa partekatu.

Hainbat herritatik joateko, unibertsitateko ikasleek elkarteak eratu dituzte. Elkarte hauek unibertsitateko ikasleek zuzendutakoak dira, eta ikasleek ordaintzeko moduko prezioak eskaintzen dituzte. Altube, Bidaitxungo, Bikain, Goto-pesa, La Unión eta Pipper dira elkarteak.Informazio gehiago UPV/EHUko Ostatu eta Garraio Zerbitzuan eskuratuko duzu.

 

Euskadin ostatu hartzeko hainbat aukera dituzu:

  • gelak eta pisuak,
  • Ikastetxe Nagusia eta UPV/EHUko egoitzak,
  • Beste ikastetxe nagusiak eta egoitzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan,
  • 3. Adinekoekin Elkarbizitzeko programa Araban eta Gipuzkoan.

Euskaditik kanpora ikasteko asmoa baduzu, hainbat Ikastetxe Nagusi dituzu unibertsitatearen arabera.

 

Bekak, laguntzak eta sariak

 

Unibertsitateko ikerketa

Aipatu beharrekoa da unibertsitateko ikerketa, garapenerako bultzagailu aparta baita. 

 

Praktikak eta lana bilatzeko sistema

UPV/EHU-k praktikak kudeatzeko eta lana bilatzeko sistema bat du Interneten. Horren bidez, ikasleek prestakuntza hobetu, eta lan-merkatuan sartzeko itxaropenak ugaldu dituzte. Enpresetan eta erakundeetan praktikak egiteko, klik egin: Praktiges; eta ikaslea edo lizentziatu berria bazara, eta lan-munduan sartu nahi baduzu: Lanbila.

 

Udako ikastaroak

Euskal Herriko unibertsitateek hainbat ikastaro antolatzen dituzte udako hilabeteetarako, nahi duenak ezagutza osagarria eskuratu dezan. Horrek, gainera, badu beste abantaila bat ere: ikastaro horiek egiteagatik aukera askeko hainbat kreditu eskuratu ditzakezu.

Zuzenbidea, informatika, ekonomia, kazetaritza, medikuntza, arkitektura, kimika, historia... Asko dira ikastaro eta mintegi horietan lantzen diren arloak. Udako egun beroetarako ikastaro arinak eta freskoak izan ohi dira, izen handiko profesional eta irakasleek ematen dituztenak.

Horrez gainera, giro aparta sortzen da ikastaro horietan parte hartzen duten lagunen artean, beraz, jende berria ezagutu eta lagunak egiteko aukera ona izan daiteke. Ikastaroak ez dira soilik unibertsitateko ikasleentzat, jende guztiarentzat daude zabalik.

UPV/EHUEuskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) ekainaren 23tik irailaren 13ra bitartean burutuko ditu Donostiako Miramar jauregian XXVII. Udako Ikastaroak. 2008ko eskaintzak lau ardatz izango ditu: bizitzeko ikasten, elkarrekin bizitzeko ikasten, aurrera egiteko ikasten eta irakasteko ikasten. Kanpotik datozen ikasleentzako egoitza bat ere badu unibertsitate honek. Ikastaroak euskaraz, gazteleraz, frantsesez zein ingelesez eskaintzen dira.

UEUUdako Euskal Unibertsitateak (UEU), aldiz, Eibarren, Baionan eta Iruñean egingo ditu ikastaroak ekainaren 30etik uztailaren 25era bitartean. Euskara hutsezko ikastaroak izan ohi dira eta arlo ugari jorratzen dituzte. Besteak beste, informatika, hizkuntzalaritza, energia berriztagarriak, ondarea... Parte hartzen duten pertsonek ostatua hartzeko aukera ere badute.

UNED BergaraBergarako UNED zentroak bere udako ikastaroen zazpigarren edizioa beteko du aurten ekainaren 10etik 27ra bitartean. Helburua hirukoitza da: lehenik, unibertsitateko ikasleei zuzendutako ikasketa eskaintza zabaltzea, gai eta ikuspuntu berriak eskainiz. Bigarrenik, gure inguruko profesionalei, beraien etengabeko prestakuntza garatzeko aukera ematea. Eta hirugarrenik, gizarte-zerbitzuek edo komunikabideek asetzen ez dituzten herritarren kezka edo jakin-nahi kulturalei erantzutea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak(UPNA) ere hainbat ikastaro antolatzen ditu. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango da eta teknologia arloko gaiei buruzko ikastaroak eskainiko dituzte.

Azkenik, kontuan izan ezazu Euskaditik kanpora ere asko izaten direla udako hilabeteetan lanean aritzen diren unibertsitate eta hezkuntza zentroak.

Atzerrian ikastea

Horrela nahi baduzu, unibertsitateko ikasketak atzerriko herrialde batean egin ditzakezu. Aukera horretan interesatuta baldin bazaude,  Munduko Unibertsitate guztien direktoria biltzen duen ataria kontsultatu dezakezu. Horrez gainera, zure ikasketak egin ditzazkezun Europako hainbat herrialderen informazioa jaso dizugu hemen.

Alemania

Madrilgo Goethe Institutuko Truke Akademikorako Zerbitzuak (DAAD), Alemanian egin daitezkeen goi-mailako ikasketei buruzko informazioa ematen du. Hainbat arloren artean ondorengoak izango dituzu eskura.

  • Alemaniako unibertsitateetan matrikulatzea.
  • Unibertsitateko ikasketak eta Alemaniako unibertsitateekin harremanetan jartzeko datuak.
  • Doktoregoak eta graduondokoak.
  • Unibertsitate-sistema.
  • Udako ikastaroak.

Informazio hori guztia DAADren atarian irakurri ahal duzu. Era berean, eskura duzu baita ere Goethe Institutuak eskaintzen dizkizun aukerak. Hala nola, hizkuntza-ikastaroak, azterketa ofizialak.... Azkenik, Alemaniako goi-eskoletan egin daitezkeen unibertsitate-titulu eta ikasketan gaineko informazioa  Hochschulkompass erakundearen atarian aurkituko duzu.

Frantzia 

Madrilen dagoen Institutu Frantsesaren Unibertsitate Informaziorako Zerbitzuak Frantzian egiten daitezkeen goi-mailako ikaskten inguruko hainbat informazio jartzen dizu eskura.

  • Unibertsitateko ikasketak.
  • Unibertsiteetarako aurreinskripzioak.
  • Tituluen onarpena Frantzian eta Espainian.
  • Frantses-ikastaroak.
  • Ikasleei zuzendutako gidaliburu praktikoa.

Italia

Italian ikasi nahi baduzu, Madrilen dagoen Italiako Gobernuaren Kulturako Italiar Institutura jo dezakezu. Ondorengo gaien inguruko informazioa emango dizute.

  • Unibertsitateak.
  • Ikastetxe pribatu eta publikoak.
  • Arte eskolak, zine-eskolak, sukaldaritza eskolak, moda eta diseinu eskolak....

Suedia

Ikasketak egiteko Suedia aukeratu baduzu, herrialde horretako Goi-Mailako Agentzian hainbat informazio aurkituko duzu.

  • Unibertsitateak.
  • Sarrerabaldintzak.
  • Matrikula.

 

Azken eguneratzea: 2008/09/24