EGITURA
·
·
·
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoaren ondorengoa
·
ESKOLA- JAZARPENA
·
· Apurtu tratu txarren katea!Egin dezakezu!
EGITURA
Euskadi.net-en hezkuntza-sistemaren eskema ikus dezakezu. Eskema horretan ikasketak eta adinak loturik agertzen dira, eta halaber, ikasketen ezaugarri nagusiak ere.
Gainera, CD-ROMen, EAEko hezkuntza-sistemaren maila guztien arauen bilduma dago. Nahi izanez gero, CD-ROMa eskatzeko aukera duzu.
Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntza borondatezkoa da, eta administrazio publikoek plaza-eskaintza bermatu eta koordinatuko dute. Lehenengo bloke honetan bi ziklo daude: lehenengoa 0 eta 3 urte-bitartekoa, eta bigarrena, 3 eta 6 urte-bitartekoa.
Lehen Hezkuntza
Lehen Hezkuntza nahitaezkoa eta doakoa da. Bi mailako hiru ziklotan dago banaturik. Lehenengo zikloa 6 eta 8 urte-bitarteko umeentzakoa da; bigarrena, 8 eta 10 urte-bitartekoentzat; eta hirugarrena, 10 eta 12 urte-bitartekoentzat. Gaur egun, urte bakar bat gehiago bakarrik gera zaitezke zikloetako batean, eta behin bakarrik Lehen Hezkuntzan.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Bigarren Hezkuntza nahitaezkoa eta doakoa da, eta Lehen Hezkuntzaren ostean dator. Bi urteko bi ziklotan dago banaturik: lehenengoan gehienbat 12 eta 14 urte-bitarteko neska-mutilak sartzen dira; bigarrenean, 14 - 16 urtekoak. Etapa honen helburuak gainditzen dituztenei Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua emango zaie.
DBH amaitu eta gero, ikasleak hurrengo ikasketa hauek dauzka aukeran:
Unibertsitateko goi-mailako irakaskuntza
Lehenengo aukera eginez gero, Batxilergoa amaitutakoan, beste hauetara jo dezake:
Hemen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten Euskadiko ikastegien zerrenda ikus dezakezu.
ESKOLA-JAZARPENA
Zer da eskola-jazarpena
Gaur egun, eskola-jazarpena Bullying izenarekin egin da ezagun gizartean. Ingelesez, bully berbak harroputz edo ahoberoa esan nahi du. Hortaz, zer da bullyinga? Ikasle batek bere ikaskide bat menpean hartzeko egiten duen jazarpenari deitzen zaio bullyinga. Irainak, etengabeko eraso fisikoak, jendaurreko umiliazioak, derrigortutako beharrak, txantxa astunak edota ageri-ageriko gutxiespenak dira ikasle batek beste bati egin eta eskola-jazarpentzat hartzen direnak.
Eskola-jazarpena gertatzen ari dela jakiteko, ondorengo gauza hauek antzeman behar dira:
-
Zapaltzaile batek edo batzuek erasotu duten babes gabeko biktima bat egon behar da.
-
Desoreka egon behar da indartsuenaren eta ahularen artean. Desoreka hori indarrean, gorpuzkeran, maila sozialean eta psikologikoan agerikoa izango da. Hortaz, biktima babes gabe sentituko da beti.
-
Jazarpenak etengabea izan behar du, hots, jazarpena epe batez errepikatu egin behar da.
Normalean, jazarpena lagun bakar bati egiten zaio baina talde bati ere egin dakioke, hala ere, hau ez da oso ohikoa.
Nolanahi ere, eskolako jazarpena modu ezberdinetakoa izan daiteke. Jarraian aipatzen dira bullying eredu nagusienak:
-
Fisikoa: bultzatzea, ostikadak eta ukabilkadak ematea, tresnak erabilita jotzea. Jazarpen mota hau lehen hezkuntzan gertatzen da gehienbat.
-
Hitzezkoa: Iraintzea, jendaurrean gutxiestea edota biktimak duen gabeziaren bat behin eta berriz azpimarratzea. Azkenaldian, sakeleko telefonoa jazarpen mota hau egiteko tresna garrantzitsu bihurtu da.
-
Psikologikoa: norbanakoaren autoestima ahultzea dute helburu eta segurtasun eza eta beldurra gehitzen du.
-
Soziala: Norbanakoa taldetik aldentzea du helburu.
Bullyingak oso kalte txarrak eragin ditzake jasatzen duen ikaslearengan; eskola-porrota edota ikasteko zailtasunak, antsietatea, eskolara joateko beldurra edota arrisku fisikoak eragin ditzake, eta gehienbat, zapaldua den ikasleari garapena oztopatu diezaiokeen segurtasun eza eragiten dio.
Bullying fenomenoa beti egon izan da, mota guztietako ikastetxeetan, bai publiko zein pribatuetan, punta-puntakoetan eta marjinaletan, hiri handietan zein txikietan. Baina orain arte ez zaio inolako garrantzirik eman. Aitzitik, zenbait profesionalen ikerketek eta azkenaldian Giza Eskubideak defendatzeko sortu den kulturak pil-pilean ezarri dute eskola-ezarpenaren gaia.
Apurtu tratu txarren katea! Egin dezakezu!

Duela gutxira arte, eskola-jazarpena irakasleek eta ikasleen gurasoek konpondu beharreko kontua zen. Orain, aldiz, hezkuntza administrazioak ere esku hartu du arazoa konpontzeko ahaleginetan, eta ikastetxe guztietan bullyingari gogor aurre egiten ahalegintzen dira. Ildo honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hainbat ekimen jarri ditu martxan, eskoletan segurtasuna indartu eta euskal eskola-jazarpenari aurre egiteko.
Apurtu tratu txarren katea! Egin dezakezu! lelopean sentsibilizazio kanpaina abiarazi du Hezkuntza Sailak. Kanpaina honen bidez, edozein zalantza, arazo, edo eskola-jazarpena gertu-gertutik ezagutzen duten gazteek, euren iritzia aske azaldu ahal izango dute. Horretarako, Hezkuntza Sailak www.ikasle.net web orrialdean e-posta jarri du eskura, eta bertan edozein zalantza, arazo edo kontakizun azaldu ahal izango da. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko lantalde batek e-posta horretan agertutako gai guztiak landuko ditu eta ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko dira.
|