ZALETASUNA EDO LANBIDEA?
Bai musika, bai dantza jende askok gogoko dituen arte-adierazpenak dira. Hainbat eta hainbat gaztek eta hain gazte ez diren beste batzuek ere musika, instrumentuak edo dantza ikasten dute. Batzuek zaletasunagatik egiten dute, beste batzuek, ordea, ikasketa horietatik bizi nahi dute. Horregatik, hain zuzen, hitz egingo dugu orrialde honetan irakaskuntza arautu eta ez-arautuei buruz.
Irakaskuntza arautua
Kontserbatorioetan ematen da, eta titulazio ofiziala lortzen da. Ikastaroak profesionalak izan nahi dutenentzat daude pentsaturik.
Irakaskuntza ez-arautua
Musika-eskoletan ematen da, eta ikasleek zaletasunez ikasten dute. Irakaskuntza horietara sartzeko ez dago adin-mugarik, baina titulazioak ez dauka balio akademikorik, ezta profesionalik ere. Hezkuntza Administrazioak ez ditu arauturik irakaskuntza horien curriculumak.
Estekak
|