Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Lanbide Hastapena: Lan-munduan sartu edo irakaskuntza arautuetara itzuli


16 urtetik gorakoa bazara, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu gabe (Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua atera gabe) utzi baduzu, Lanbide Hastapeneko Programetaran sar zaitezke.

Lanbide Hastapeneko programen bidez, zenbait lanbidetan jarduten irakasten da, eta, gainera, aurreko etapan, DBHn, ikasitakoa berrikusi eta gogora ekartzen da; horrela, aurrera egin ahal izango duzu irakaskuntza arautuetan, batez ere, Lanbide Heziketako maila ertaineko hezkuntza-zikloetan.

Lanbide Hastapeneko programa bat amaitzen duzunean, bi aukera dituzu:

  • Lan-munduan sartu. Lortu dituzun gaitasunak eta trebetasunak egiaztatzen dituen ziurtagiria jasoko duzu.
  • Irakaskuntza arautuetara itzuli. Lanbide Heziketako maila ertaineko heziketa-zikloen bidez egin dezakezu, behin sarbide-proba gainditu eta gero.

Gai hau interesatzen bazaizu, kontsulta ezazu Lanbide Hastapenari buruz eta ikasketa horiek non egin ditzakezun.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/10/25