Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Parte hartzea, gizartea eta kooperazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Autoz bidaiatu



 Autoa partekatu

 

Compartir.orgBidaia bat egiten duzunean autoa partekatzeko aukera ere baduzu. Compartir.org  web guneari esker, zure garai berean, leku berera bidaiatzeko asmoa duten pertsonak ezagutu ditzakezu, eta modu horretan, bidaia elkarrekin egin dezakezue. Horri esker, autoko gastuak partekatuko dituzue eta bidaia askoz ere merkeagoa izango da. Gastuak gutxiago izateaz gain, ingurugiroa ere zaintzen da, gutxiago kutsatzen baita.

Zerbitzu hau erabil dezakezu:

  • Lanera joateko
    Inguruko laneko zentroren batera joaten bazara eta zure ibilgailu pribatuarekin ibilbide bera egin behar baduzu edo autoa partekatu ahal izateko norbaiten bila ari bazara, hau egin dezakezu autoa partekatzea lanera joateko.
  • Unibertsitatera joateko
    Unibertsitatean ikasten edo lan egiten baduzu eta edozein unibertsitatetara bidaia bera partekatzeko norbait bilatu nahi baduzu, hau egin dezakezu: autoa partekatzea unibertsitatera joateko.
  • Bidaian joateko
    Bidaiak tarteka edo aldizka egiten badituzu, beste hiri batzuetan edo baitan atzerrian ere, hemen topatu ahalko dituzu bidaiako gastuak partekatzeko interesa duten pertsonak. Sartu hona: autoa partekatzea beste toki batzuetara joateko.

"Autoan Elkarrekin" kartelaZerbitzu horren bidez, zurearen antzeko bidaia egiteko izena eman duten pertsonak aurkituko dituzu. Posta elektronikoaren bidez jarri ahalko zara haiekin harremanetan. Haien lehentasunak zein diren, autorik baduten ala ez, bidaiaren arrazoia zein den eta beste hainbat datu ikusi ahalko duzu bidaideak errazago topatu ahal izateko. Mezu elektroniko bat utzi ahalko diezu zure ustez bidaia bera partekatzeko egokiak diren pertsonei. Guztia berehala eta bitartekaririk gabe.

Web guneak 850.000 hiri baino gehiagotan egiten du lan, eta oso erraza da ibilbide bera egiten duten pertsonak harremanetan jartzea. Euskadin ekintza honetan murgilduta daude gaur egun Amurrio, Arrasate-Mondragón, Azpeitia, Bilbao, Debegesa, Eibar, Goierri, Lasarte-Oria, Legazpi, Urola Kosta, Vitoria-Gasteiz, Bizkaiko Teknologi Parkea eta Zuatzu Enpresa Parkea. 


Hasierara joan

 

Autoz bidaiatzeko agiriak:

  • TrafikoaGidatzeko baimena.
  • Autoaren zirkulazio-baimena.
  • Autoaren asegurua.
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoa, hau da, IAT.
  • Europar Batasunetik kanpora ateratzen baldin bazara, gidatzeko nazioarteko baimena behar duzu. Euskadin, ondorengo bulegoetan eskura dezakezu baimena:
    • Araba - Gasteiz etorbidea, 13-15 - 01008 Vitoria-Gasteiz - Tel.: 945 222 058
    • Bizkaia -Jesusen Bihotza enparantza, 5 -4º - 48011 Bilbao - Tel.: 944 421 300
    • Gipuzkoa - Julio Caro Baroja enparantza, 2 - 20071  Donostia - Tel.: 943 452 000

Hasierara joan

 

Deskontuak eta informazio praktikoa


Hasierara joan

Azken eguneratzea: 2010/09/15