Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Parte hartzea, gizartea eta kooperazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteekin lan egiten baduzu


GAZTERIA-TEKNIKARIAK - Gazteriaren Euskal Behatokia

Gazteriaren euskal behatokia

Gazteekin loturiko programak edo jarduerak egiten dituen entitate batean lan egiten baduzu, edo harekin lankidetzan aritzen bazara, Gazteriaren Euskal Behatokia  lotura hau interesatzen zaizu. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako sailetan eta foru aldundietako eta udaletako departamentuetan gazteentzako politika lanetan diharduten arduradun politiko eta teknikoei bideratuta dago, baita gazteekin lan egiten duten profesionalei eta entitate publiko eta pribatuei ere.

Gazteriaren Euskal Behatokia eginkizun hau betetzeko sortu zen: Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Planari buruzko ikerketa, informazio eta dokumentazio funtzio iraunkorrak egitea. Tresna bat da gazteen bilakaeraz eta egoeraz ikuspegi orokorra izateko. Tresna horren bidez, administrazioek Euskadin burutu dituzten jardueren eragina ebaluatzen da.

Hainbat gairi buruzko ikerketak, azterketak eta txostenak egiten ditu Behatokiak, eta ikerketa horien informazio gehiago lortu nahi baduzu, behatokira jo dezakezu.

Euskal Behatokiaren bulegoa ondorengo helbidean dago:

Gazteriaren Euskal Behatokia
Uriortu 11, behea - 48007 Bilbao
Tel: 94 403 16 40 - Faxa: 94 403 16 41 e-mail: gaztebehatokia@ej-gv.es

Hauxe da jendearen aurreko ordutegia bulegoan:

  • Urritik Maiatzera arte:
    Astelehenetik ostegunera: Goizez: 09:00-13:00. Arratsaldez: 15:30-17:00
    Ostiraletan: 09:00-14:00
  • Ekainetik Irailera arte:
    Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00
Azken eguneratzea: 2007/06/14