Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Parte hartzea, gizartea eta kooperazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Bakea


Zertarako behar dugu bakea?
Konpondu.net
Ekimen batzuk


Bakea lortzea da, zalantzarik gabe, euskal gizarteak etorkizunari begira gaur egun duen erronka nagusiena. Helburu horrekin, hainbat mugimendu, ekimen, proposamen eta abar jarri dituzte abian euskal erakunde eta elkarteek. Lan handia egin da eta egiten ari da helburu bakar batekin: bakea lortzea.


Zertarako behar dugu bakea?

Elkarrik, elkarrizketa eta akordioaren aldeko gizarte mugimenduak, herritarrek bakearen inguruan duten milaka desio, sentsazio eta iritzi biltzeko kanpaina bultzatu zuen 2005ean, eta 6.000 testigantza inguru bildu zituen. Galdera zuzena proposatu zuen Elkarrik: 'Zertarako behar duzu bakea?'. Erantzunak, berriz, mota guztietakoak izan ziren, eta guztiak interesgarriak. Hona hemen adibide gutxi batzuk:

"Nahiko sufritu dugulako, gehien sufritu dutenengatik, sufrimendua amaitu dadin"

"Nazkatuta eta nekatuta gaudelako, atsedena nahi dugulako"

"Gure nagusiei zor diegulako eta hauxe delako gure seme-alabei utzi nahi dieguna"

"Desberdin pentsatzen edo sentitzen dutenekin bizitzea eta hitz egitea beharrezkoa dugulako"

"Indarkeriarik gabe bizi nahi dugulako giza eskubideak errespetatzen diren gizarte batean"

Ez zegoen ezelango zalantzarik, baina ekimen honekin argi eta garbi geratu zen zein den euskal gizartearen nahia: bakea lehenbailehen lortzea.


Konpondu.net

Konpondu.netEuskal gatazkarentzat irtenbideen bilaketan eta bake eszenategi bat eraikitzeko prozesuan ezinbestekoa da mundu osoko euskaldunen iritziak eta aportazioak batzea. Guztiok dugu zer esan eta guztion esanak entzun behar ditugu. Hori dela eta, euskal gizartearen nahiz diasporaren parte hartzea sustatzeko asmoz, www.konpondu.net webgunea jarri du abian Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak. Besteak beste, informazioa nahiz bake-prozesuari buruzko iritziak jasoko ditu webgune honek, lau atal nagusitan banatuta: informazioaparte hartzea, diaspora eta gazteria.

Ikus dezakezun bezala, bakearen eraikuntzarako ezinbestekoa da euskal gazteriaren ahotsa entzutea, eta egitasmo honetan atal berezi bat dago gazteei zuzenduta. Zu zeuk daukazu etorkizunaren giltza. Parte hartu!


Ekimen batzuk

Azken urteotan, mugimendu bakezalea asko handitu da gure inguruan. Esaterako, bakearen alde sortu diren azken proiektuetako bi Baketik eta Lokarri dira.Baketik logoa

Baketik, frantziskotarrek bultzatutako bake zentroa da. Arantzazutik eta euskal gizartearen barrura zein kanpora begira bakeari eta gizarte berradiskidetzeari laguntzea du helburu. Bake zentro honek garatzen duen lana etika humanista batean oinarritzen da, pertsona eta giza duintasunaren defentsa bere bizkarrezurra delarik.

Baketik-en eginkizuna gatazkak ikuspegi etikotik lantzeko ikaskuntza hedatzea da. Arantzazuko Bake Zentroa era guztietako gatazkei irizpide etikoekin aurre egiten irakasteko eta laguntzeko "eskola" bat da. Beraz, ez da politika, erlijioa edo nazioarteko gatazka handietaz soilik arduratzen, eguneroko gatazketaz arduratzen baita batez ere.

Lokarri logoaBestalde, Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarea da. Elkarrik bere desagerpenaren ostean utzi duen tokia bete du Lokarrik. Bere lehentasunak bi dira: bata, elkarrizketa, egoera ez hondatzeko; eta bestea, bake prozesua, gatazka bere horretan ez usteltzeko. Lokarriren bultzatzaileek uste dute aukera historiko baten aurrean gaudela eta indarkeriaren eta gatazkaren orria modu zibilizatu eta konstruktiboan pasa dezakegula.

Hori dela eta, Akordioaren aldeko 100 ahotsak kanpaina abiarazi dute. Honen bitartez, akordioaren ideiaren inguruko herritarren eztabaida eta parte hartzea sustatu nahi da, akordioa bake prozesuaren helburu nagusienetako bat baita.


 

Azken eguneratzea: 2008/04/25