Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Parte hartzea, gizartea eta kooperazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen partaidetza

 

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Zer da?

Euskadiko Gazteriaren KontseiluaEuskadiko Gazteriaren Kontseilua bertoko 60 Gazte Elkartek baino gehiagok osatzen duten Eskubide Publikodun Erakundea da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Eusko Legebiltzarrak sortu zuen maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen bitartez.  

Lantzen dituen arloak ondorengoak dira:

  • Gazteon iradokizun eta aldarrikapenak babestu eta bideratzen ditu.
  • Elkarrizketarako eta hausnarketarako guneak bideratzen ditu.
  • Jarrera agertze eta salaketa ekintzak garatzen ditu.
  • Gizarteko komunikabideekin harremanetan dago.
  • Gazte ekimenen eta giza eragileen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzen ditu.
  • Gazteon intereserako ikerketak eskatu eta gauzatzen ditu.

Horrekin guztiarekin lotutako gaiak aurrera eramateko, ondorengo atalak jorratzen dituzte: nazioartekoa, balioetan oinarritutako hezkuntza, bake heziketa, kultura aniztasuna, inmigrazioa, etxebizitza, astialdia, bolondresgoa, enplegua, bizi kalitatea, euskera, generoa, giza bazterketa, gazte politikak eta ingurugiroa & ekologia.

 

Ze helburu ditu?

EGKren oinarrizko helburuak ondorengoak dira:

  • Gazteen bizi-baldintzen hobekuntzan laguntzea.
  • Gazteen parte hartze soziala eta indibiduala sustatzea.
  • Gazteen sozializazioan laguntzea.
  • Gazteria Politika egokia indartzea.

 

EGKren egoitzak

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitzak ditu hiru hiriburuetan:

  • Gasteiz - Ramiro de Maeztu, 15 - Tel.: 945 220601 gasteiz@egk.org
  • Bilbo -  Autonomia, 44 - Tel.: 94 4436143 bilbao@egk.org
  • Donostia - Andia, 11 - Tel.: 943 429767 donosti@egk.org


                                                                         Hasiera

  

Diru-laguntzak elkarteentzat

  • Hainbat erakundek eskainitako dirulaguntza deialdiak. Eskaera egiteko epea irekita egon eta Gazteriaren Euskal Behatokiaren web orrialdean argitaratuak.
  • Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren deialdi guztiak. Deialdi hauek honako ekintza eta programak bultzatzeko izaten dira: gazteria eta gizarte ekintza esparruan jarduerak garatzeko,  gazteak balioetan eta bakeran hezkuntzan hezteko, gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko, gazteen ekimenetarako, Europako boluntario zerbitzurako, eta abar.

 

Estekak gazteen partaidetzarekin lotuta

 



CNJC: Consell Nacional de la Joventud de Catalunya

 

Espainiako Gazteriaren Kontseilua

CJE
: Espainiako Gazteriaren Kontseilua

 

Gazteriaren Europako Foroa
Youth Forum Jeunesse
: Gazteriaren Europako Foroa

 


Europar Batasuna
: Europar Batasuneko Gazteria Politikaren Liburu Zuria





                                                                            Hasiera