Euskadin 1.138.000 ibilgailu inguru dabiltza egunero hara eta hona. Bizikletan, berriz, udako hilabeteetan astebururo 120.000 pertsona baino gehiago irteten dira gure errepideetara, eta neguan ere kopurua ez da askoz txikiagoa. Era berean, ehunka mila pertsona mugitzen dira oinez egunero hiri eta herrietako kaleetatik, milioika joan-etorri eginaz. Eta, jakina, ongi eta pazientziaz jokatuz gero, guztiok dugu gure lekua kalean.
Gidari, txirrindulari eta oinezkoen arteko elkarbizitza eta tolerantzia ezinbestekoa da istripuak eta egoera ezatseginak saihesteko. Helburu horrekin, oso baliagarri izango zaizu Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak argitaratu duen Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua (pdf, 1.67 Mb).
Informazio gehiago:

Gidaria

Txirrindularia

Oinezkoa
|