Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Parte hartzea, gizartea eta kooperazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Trafiko arauak


Abiadura neurriak
Homologatutako gailuak (jesarlekuak eta segurtasun-uhalak)
Teknologia berriak  (GPSak, DVDak, radar detektagailuak, telefono mugikorrak…)


Abiadura neurriak

Trafiko istripuak, gehienak, abiadura gehiegi eramatearen ondorio izaten dira. Horregatik, eta ahal den neurrian edozein ezbehar saihesteko asmoz, egokia da gogoratzea zeintzuk diren errepide mota bakoitzean eta ibilgailu mota bakoitzarentzako ezarrita dauden abiadura-mugak egoera normaletan:

 

 

Autobide eta
autobiak

Errepide
nagusiak

Gainerakoak

Autoak eta
motoak

120 km/h.

100 km/h.

 90 km/h.

Autoetatik
eratorritako
ibilgailuak

100 km/h.

90 km/h.

 80 km/h.

Kamioiak,
furgonetak...

90 km/h.

80 km/h.

 70 km/h.

750 kg-tik gorako
atoidun autoak

80 km/h.

80 km/h.

 70 km/h.

 

Homologatutako gailuak

Pertsona jakin batzuek, beren neurri eta pisuaren arabera (beraz, batez ere haurrek), segurtasun-uhal eta lotzeko sistema homologatuak dituzten jesarlekuak erabili behar dituzte. Hauek dira bete beharreko arauak:

Segurtasun uhalaa) Ibilgailuko aurreko jesarlekuetan:

Debekatua dago ibilgailuko aurreko jesarlekuetan hamabi urtetik beherakoekin bidaiatzea, horretarako xedatutako gailu homologatuak erabili ezean. Salbuespen bezala, beraien garaiera 135 zentimetrokoa edo handiagoa denean, hamabi urtetik beherakoek gailu gisa aurreko eserlekuetako helduentzako segurtasun-uhalak erabili ditzakete.

b) Ibilgailuko atzeko jesarlekuetan:

1. Pertsona batek 135 zentimetro baino gutxiago neurtzen badu derrigorrez bere neurri eta pisura egokitutako homologatutako lotzeko gailu bat erabili behar du.

2. Pertsona batek 135 zentimetro edo gehiago neurtzen badu eta 150 zentimetroko garaiera gainditzen ez badu, bere neurri eta pisura egokitutako homologatutako lotzeko gailua edo helduentzako segurtasun-uhala erabili ahal izango du.

c) Haurrek ezin dute atzerantz doan aurrez-aurreko airbag-arekin babestutako eserleku batean kokatutako lotzeko gailua erabili, airbag hori desaktibatu ezean. Baldintza hori bete behar da, era berean, airbag hori era egokian automatikoki desaktibatu denean ere.

Hiru urtetik gorako bidaiariek, 135 zentimetroko garaierara iristen ez direnek, bederatzi eserlekutik gorako (gidariarena barne) ibilgailuetan kokatutako segurtasun-uhalak edo bestelako homologatutako lotzeko sistemak erabili behar dituzte, beren neurri eta pisurako egokiak badira.

Ibilgailuak segurtasun-uhalak kokatuta ez baditu, ibilgailuak arautzen dituzten arauetan xedatutakoaren arabera hala izatea derrigorrezkoa denean, egintza hori urraketa oso larritzat joko da. Hala ere, arau guzti hauetatik kanpo geratzen dira taxi-gidariak lanean ari direnean. Halaber, hiri barruan dabiltzanean, 135 zentimetrotik beherako pertsonak eraman ahalko dituzte bere neurri eta pisura egokitutako homologatutako gailurik erabili gabe, beti ere atzealdeko eserlekuan badoaz.


Teknologia berriak

Gero eta gehiago dira ibilgailuetan erabil ditzakegun aparatuak: telefono mugikorrak, GPSak, DVDak, radar detektagailuak… Esan beharrik ez dago aparatu hauek gidatzerakoan erabiltzea oso arriskutsua izan daitekeela, gidariaren arreta galarazten duelako. Hemen duzu gai honen inguruan indarrean dauden trafiko arauek diotena:

  • Telefono mugikorraTelefono mugikorrak: gidatzerakoan ezin da telefono mugikorrik erabili. Telefono mugikorra eta antzerako aparailuak erabiltzeko ezinbestekoa da esku libreen sistema jarrita edukitzea. Era berean, aurikularrak erabiltzea ere debekatuta dago. Bestalde, gogoratu, ibilgailua erregaiez hornitzerakoan ezinbestekoa dela motorra eta argiak itzaltzeaz gain, autoaren irratia eta norberaren telefono mugikorra ere itzaltzea.
  • Pantailak: ezin dira autoan Internetera sarrera duten pantailak, telebista monitoreak eta bideo edo DVDak erabili. GPS sistemak ez daude debekatuta.
  • Radar detektagailuak: trafiko kontrolak ekiditeko asmoz jartzen den edozein aparailu debekatuta dago. Era berean, ezin daiteke beste gidari bati kontrola dagoenaren abisurik eman.

Ez jarri zure eta gainontzekoen bizitza arriskuan!


 

Azken eguneratzea: 2008/01/21