Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Parte hartzea, gizartea eta kooperazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Puntukako gidabaimena


Puntuen galera
Isunak


Puntukako gidabaimenaErrepideetan izaten diren istripu eta ezbeharrak murrizteko asmoz, 2006ko uztailean puntukako gidabaimena jarri zen indarrean. Sistema berri honen arabera, hasieran, gidari bakoitzak 12 puntu izango ditu (hiru urtetik beherako esperientzia duten gidariek, ordea, 8 puntu izango dituzte).

Egiten diren arau-hausteen arabera, puntu horiek murrizten joango dira. Eta gidariak puntu guztiak galtzen baditu bere gidabaimena galduko du, eta sei hilabete igaro arte ezin izango du baimen berria eskuratu. Gainera, hori lortzeko, ikastaroak egin beharko ditu. Baimena behin eta berriz galdu ezkero, pertsona hori berriz ere joan beharko da autoeskolara.


 PUNTUEN GALERA

Puntukako gidabaimenari buruzko informazio guztia Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako web orrialdean jaso dezakezu. Baina hemen laburbildu dizkizugu zeintzuk diren puntuen galerarekin zigortzen diren arau-hasteak:

6 puntu gutxiago

  • Mozkortuta gidatzea (botatako arnasan 0,50 mg/l baino alkohol gehiago; profesionalek eta berriek, 0,3 mg/l baino gehiago).
  • Drogen eta pizgarrien eraginpean gidatzea.
  • Alkoholemia edo drogak antzemateko probak egiteari uko egitea.
  • Ezarritako norabidearen kontrara zirkulatzea.
  • Ausarkeriaz gidatzea. Baimenduak izan ez diren lehiaketetan eta lasterketetan parte hartzea.
  • Baimendutako abiadura %50ean gainditzea, gehienezko muga 30 km-tan gainditzen bada (autobidean 181km/h, errepidean 136km/h, hirian 81 km/h).
  • Profesionalek gidaldia %50 baino gehiago luzatzea edo arauzko atsedenaldiak ez egitea.

4 puntu gutxiago

  • 0,25 eta 0,50 mg/l bitarteko alkohol-tasarekin gidatzea (profesionalek eta berriek 0,15-0,30 mg/l).
  • Autobideetatik edo autobietatik berariaz debekatuta duten ibilgailuekin zirkulatzea.
  • Baimendutako bidaiariak baino %50 gehiago garraiatzea, gidaria zenbatu barik.
  • Errepidera gauza arriskutsuak jaurtitzea.
  • Arduragabekeriaz gidatzea.
  • Gaitasuna aitortzen ez dizun baimenarekin gidatzea.
  • 'Stop' seinalea, pasatzen uztekoa, oinezkoen pasabidea, biribilguneetako lehentasuna, zirkulazio-argiak edo zirkulaziozainen aginduak ez betetzea.
  • Aurreratze arriskutsuak eta ikusgaitasunik gabeak egitea.
  • Txirrindulariak arriskuan jarriz edo horien ibilera oztopatuz aurreratzea.
  • Autobideetan eta autobietan atzera martxan zirkulatzea.
  • Abiadura-muga 40 km/h baino gehiago gainditzea (ezarritako mugaren % 50 gainditzen ez bada).
  • Aurreratzen dabilenari aurreratzea galarazteko edo oztopatzeko maniobrak egitea.

3 puntu gutxiago

  • Segurtasuneko distantzia ez zaintzea.
  • Leku debekatuan edo bidea erabiltzen duten gainerakoei arriskua sortuz noranzkoa aldatzea.
  • Entzungailu edo aurikularrekin, edo telefono mugikorra eskuan erabilita gidatzea.
  • Segurtasun-uhalik gabe gidatzea.
  • Kaskorik gabe edo homologatu gabeko kaskoarekin gidatzea.
  • Abiadura-muga 31 eta 40 km/h bitartean gainditzea (ezarritako mugaren %50 gainditzen ez bada).

2 puntu gutxiago

  • 12 urte baino gutxiagokoak motorrean edo motozikletan eramatea.
  • Derrigorrezkoa denean argi barik zirkulatzea.
  • Radarrak antzemateko sistemak edota zirkulaziozainen jagote-lana saihesteko aparatuak erabiltea.
  • Hiriko garraio publikoaren erreietan gelditzea edo aparkatzea.
  • Bihurguneetan, malda-gainaldeetan, tuneletan, azpibideetan, bidegurutzeetan edo beste edozein leku arriskutsutan gelditu edo aparkatzea, zirkulaziorako eta oinezkoentzako arriskua badakar.
  • Abiadura-muga 21 eta 30 km/h bitartean gainditzea.


 ISUNAK

Puntuak galtzeaz gain isunak ere jaso dezakete bide-segurtasunaren kontrako arau-hausteak egiten dituzten gidariek. Ondoren laburbiltzen dizkizugu zein motako zigorrak aurreikusten diren Bide-segurtasunaren legean arau-hauste larri eta oso larriak egiten dituztenentzako:

Arau-hauste larriak

Hauek 91 eta 300 euro bitarteko isuna rekin izango dira zigortuak. Era berean, gidabaimena hilabete batetik hiru hilabetera kentzea ere eragin dezakete. Ondorengo kasuak dira arau-hauste larriak:

  • Segurtasun-uhala edo kaskoa ez eramatea.
  • Haurrak eramateko homologatutako sistema ez erabiltzea.
  • Gidatzen zoazen bitartean telefono mugikorretik hitz egitea.
  • Gidariaren arretarekin bateraezinak diren aparailuak erabiltzea.
  • IAT (Ibilgailuan Azterketa Tenikoa) gainditu gabe duen ibilgailua gidatzea.
  • Entzungailuak edo telefonia mugikorreko aparailuak erabiltzea.
  • Radar detektagailuak erabiltzea.
  • Iraungita dagoen gidabaimenarekin gidatzea.
  • Errepidera istripuak edo suteak eragin ditzaketen objektuak botatzea.

Arau-hauste oso larriak

Hauek 301 eta 600 euro bitarteko isuna rekin izango dira zigortuak. Era berean, gidabaimena kentzea ere eragin dezekete. Ondorengo kasuak dira arau-hauste oso larriak:

  • Arau-haustea egin duen gidaria ez identifikatzea.
  • Matikulatu gabe dagoen edo baldintza teknikoak betetzen ez dituen auto bat gidatzea.
  • Autobia eta autobideetatik debekatuta dauden ibilgailuak gidatzea.
  • Drogen efektupean edo mozkortuta gidatzea.
  • Alkoholaren eta drogen froga egin nahi ez izatea.
  • Onartutako abiadura %50 gainditzea, gehienezko muga 30 km/h gaindituz.
  • Modu arriskutsuan gidatzea.
  • Ibilgailuan jende gehiegi sartzea.
  • Aurkako norabidean gidatzea.
  • Baimenduta ez dauden lasterketak egitea.
  • Gidari profesionalen kasuan, gidatzeko denbora %50 gainditzea eta atseden-tarteak ez errespetatzea.


Era berean, Bide-segurtasun legeak hainbat erantzunkizun ere ezartzen ditu. Ondorengoak dira:

  • Motor baten gidaria izango da lagunak kaskoa ez eramatearen erantzule.
  • Arau-haustea egin duen pertsona identifikatzen ez duen gidariak isuna izan dezake. Zenbateko osoaren bikoitza izango da hori (301 euro gutxienez).
  • Gidabaimenik gabe gidatzen duen pertsonak ezingo du gidabaimena bi urtez eskuratu.
  • Isuna jakinarazi eta 30 eguneko epean ordaintzen bada, %30eko beherapena izango du.
  • Espezi basatiren bat harrapatzen denean istripuz, gidaria izango da animalia harrapatzearen arduraduna zirkulazio arauak errespetatu ez dituela egotzi ahal zaionean.


 

Azken eguneratzea: 2007/12/05