. Bidezko Merkataritzaren printzipioak
. Produktuak
. Lotura interesgarriak
Seguru behin baino gehiagotan entzun duzula zerbait Bidezko Merkataritzari buruz. Kontzeptu honek nazioarteko mugimendu bati egiten dio erreferentzia eta merkataritza-harremanetan Iparraren eta Hegoaren artean izaten diren desberdintasun arazoei aurre egitea du helburu.
Betidanik, Iparrak lehiakortasuneko eta etekin handieneko irizpideak bultzatuta jardun du merkataritza-harremanetan eta Hegoa, aldiz, lehengaien hornitzaile soila baino ez da izan, prezio baxuan eta eskulan merkean baliatuta.
Bidezko Merkataritzako printzipioak
Hegoko produktoreen eta Iparreko inportatzaile eta kontsumitzaileen arteko lankidetzarako merkataritza-harremanetan oinarrituta dago Bidezko Merkataritza. Bidezko merkataritza ahalbidetzen duen azken maila gara kontsumitzaileak. Erantzukizunez erabili behar dugu gure ahalmena kontsumo-jardunetan, produktuen prezioa ez ezik, zer baldintza sozial eta ekologikotan egin dituzten ere kontuan hartuta.
Erakunde parte-hartzaile eta demokratikoetan eratzen dira Hegoko herrialdeetako pertsona behartsuak, eta honako ezaugarri hauek dituzte erakunde horiek:
Eta Bidezko Merkataritza sustatzen dabiltzan erakundeek Hegoko elkarteekin dituzten harremanen ezaugarri nagusiak hauek dira: bitartekari gabeko zuzeneko harremana izan, kostu errealak betetzen dituen prezio duina eta bidezkoa ordaindu, eta merkataritza eta finantza kudeaketa argia egin.
Produktuak
Bidezko Merkataritzako produktuen artean, kafea, kakaoa, txokolatea edota azukrea bezalako elikagaigintzako produktuez gain, ehungintzako eta artisautzakoak ere aurki ditzakegu.
Gogoratu ezazu, Bidezko Merkataritzako produktuak erostean produkzio eta merkataritza baldintzen hobekuntzan parte hartzen dugula. Erosketa selektiboa da, produktuaren osagai sozial eta ekologikoari lehentasuna ematen diona. Hola, Hegoak Iparreko gizartearekiko duen mendekotasun eta esplotazio egoerarekin bukatzeko urrats bat ematen dugu, lehiakortasuna eta ahalik eta irabazi gehien lortzeko irizpideak baztertuz.
Lotura interesgarriak:
. Mercadeco
. Intermon
. Erein, Emaus
. Solidaritza
. Pangea
. Bidezko Merkataritzaren Estatuko koordinakundea
. Alternativa3
. La Ceiba
. EquiMercado
. Ideas
- Nazioarteko Bidezko Merkataritza erakundeak:
. EFTA
. Fairtrade
|