Ezer ez erostea ez da errealista, baina gehiegi erosteari uztea ezinbestekoa da. Kontsumo iraunkorra diogunean ez gara soilik produzitzeko eta kontsumitzeko moduak eragiten duen ingurumen-kostuaz ari; pertsona-kostuak eta gizarte-kostuak ere aintzat hartu behar dira.
Dendetara eta gure etxeetara heltzen diren produktu asko eta asko garapen bidean dauden herrialdeetan produzitzen dira, konpainia multinazionalentzat lan-eskua merkeago delako han, ia beti. Baina tratuak bidezkoa izan behar du tartean dauden guztientzat. Kontsumo iraunkorrak gizarte-justizia defendatu behar du, eta oinarrizko giza, gizarte eta ekonomia eskubideak errespetatu behar ditu, guztiontzat, inor alde batera utzi gabe.
Bidezko merkataritzako produktuak honako betebehar hauei jarraiki egiten direnak dira:
Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) kalkuluen arabera, 5 eta 14 urte bitarteko 250 bat milioi haurrek lan egiten du munduan. LANEren estatistikek agertzen dutenez, Afrikako 5 haurretik 2 egoera horretan dago (mundu osoko haur langileen %32), Asiako 5 haurretik 1 (mundu osoko %61), Latinoamerikako 6 haurretik 1 (mundu osoko %7), eta Ozeaniako 3 haurretik 1. Afrikan bakarrik, kopuruak gora eta gora ari dira, urtean milioi bat igoz, eta 2015. urterako 100 milioietara iritsiko dela aurreikusten dute.
Hala ere, arazo hori ez da garapen-bidean dauden herrialdeetakoa soilik. 1998an, Ameriketako Estatu Batuetako Lan Departamenduak kalkulatu zuen, gutxi-gorabehera, "legezko" 3 milioi haur langile zeudela AEBetan (legez kanpoko 1,5 milioiaz gain). Eta Erresuma Batuan, orain dela gutxi egindako ikerketa batean ikusi ahal izan zutenez, 11 eta 15 urte bitarteko 750.000 haurrek lan egiten du normalean, eta batzuk astean 50 ordu egitera heltzen direla.
Eta tristeena zera da: mundu osoko familia asko haurren diru-sarrerei esker bizi direla. Lanak haurraren osasun fisikoa eta segurtasuna kolokan jartzen du, eta horretaz gain, haurraren eskubideak alde batera uzten dira, eta are garrantzitsuagoa dena, eskola-hezkuntza jasotzeko aukera kentzen zaie.
Mundu osoan, 150 milioi haurrek lehen mailako hezkuntzan uzten diote eskolara joateari, lau urte baino gutxiagoko eskolatzearekin. Indiako lau haurretik bat ez da inoiz eskolara joango. Munduko haur guztiei lehen mailako hezkuntza emateak 6.000 milioi dolarreko kostua izango luke, mundu osoko militarrek 4 egunetan gastatzen dutena, alegia.
Eta guzti hori sorgin-gurpilaren hasiera baino ez da; hezkuntzarik gabe, gaizki ordaindutako lanetatik eta pobreziatik ateratzeko aukerak nabarmen jaisten dira.
Hortaz, kontsumitzailea kontzientziatuz gero eta modu etikoan produzitu dela ziur ez gauden produkturik erosten ez badugu, orduan aldaketa gerta daiteke.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ardurazko erosketei buruzko tailerrak egiten ditu haur, gazte eta helduentzat, Kontsumoko Prestakuntza Zentruen bitartez. Erosterakoan jarrera kritiko eta zuhurra hartu beharrari buruz kontzientziatzea dute helburutzat tailer horiek.
Gero eta ohikoagoak dira gure inguruko herri eta hiriburuetan egiten diren truke azokak. Helburua, kontsumismoari aurre egitea da behar ez ditugun produktuak trukatuz, eta berauen bizitza luzatuz.
Honako gomendio hauek modu etikoan erosteko lagungarri izan dakizkizuke:
Informazioaren iturria: YouthXchange, Kontsumo iraunkorrerako hezkuntzako esku-liburua.
Argazkien egileak: Oihan Lopez - Enara Llano - Silvia Parra - Yaiza Bueno, Dirurik gabe/ sin dinero elkartea.
Lizentziak: 1, 3 eta 4. argazkiak. , Creative Commons Atribución-No Comercial - No Derivs/ . 2. argazkia: Atribución-SinDerivadas 2.0 Genérica (CC BY-ND 2.0)